Atzealdea GELAJAUZIAK, tradizioa eta arte garaikidearen topaleku
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
2.250,00€ (BEZ salbuetsita)
GELAJAUZIAK’ Kukai Dantzak eta Cesc Gelabert koreografo kataluniar entzutetsuak elkarlanean sortutako ikuskizuna da. Euskal dantza tradizionala eta dantza garaikidea harremanetan sartzen dira, sormenetik. Euskal Herriko hainbat herri-dantza ezagunetan oinarritutako begirada berri bat eskaintzen du ikuskizun honek. Nazioarteko hainbat herrialdetan aurkeztu den dantza pieza da, eta hainbat sari eskuratutakoa ere, tartean bi MAX SARI. Dantza esparrutik egindako lanaz gain, bereziak dira musika arloan egindako sorkuntza, doinu tradizionalak eta elektroakustikoak batuz, eta Nestor Basterretxearen ‘Akelarre’ eskulturaren presentzia.
Jarduera honek proposatzen duen ekimena da:
-GELAJAUZIAK ikuskizunaren emanaldia, ikastetxeko patio edo eremuan
-Ikasle eta Kukai-ko dantzarien arteko solasaldia, emanaldiaren ostean (Saio bakarra, 60-75’koa)
-10 x 12 metroko espazioa dantzarako
-Musika erreproduktorearentzako korronte-hargune bat
-Aldagela bat
JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA.
GELAJAUZIAK proiektua esparru artistikoan balore esanguratsuak dituen egitasmoa da. Lengoaia artistiko eta ikuspegi artistiko ezberdinak bat egiten dute. Hala, tradiziozko jatorria duten jarduerak eta arte garaikidean oinarritutako jarduerak elkarbizitzen dira, biak ere sorkuntza garaikidearen esparruan kokatuz. Uztarketa hauek guztiek, esparru ezberdinetan, gauzatzen den berezitasunak ekartzen ditu:
-ABERASTASUN KOREOGRAFIKOA: Kukaiko dantzarien jardunak luxuzko begirada bat izan dute, Cesc Gelabert koreografo historiko kataluniarraren eskutik. Bi dantza unibertsoen batura berezia gertatzen da ikuskizunean.
-MUSIKAREN ABERASTASUNA: Sabin Bikandi eta Xabier Erkizia sortzaileek elkarlanean jardun dute. Bata herri musikaren esparrutik, beste elektroakustikaren mundutik. Bi joerak uztartuz osatu dute ikuskizunaren musika. Bi unibertsoak naturaltasun eta trebetasun handiz bateratu dituzte.
-NESTOR BASTERRETXEA MAISUA: Dantzarien lanaren lekuko gisa, Nestor Basterretxearen ‘Akelarre’ eskultura ezaguna kokatzen da espazioan. Artista handi honek egin zuen azkenetariko lana izan zen, Kukairekin egindako elkarlan hau. Bere begirada eta berekin izandakoa elkarbizitza biziki ikuspuntu interesgarria eskaintzen dio ikuskizunari, balio historiko zein artistiko primerakoa eskainiz.
-MODA DISEINUTIK BEGIRADA: Iraia Oiartzabal moda diseinatzaileak balio artistiko interesgarriko ekarpena egin dio proiektuari. Gaur egungo moda diseinuaren ikuspegitik begiratu dio euskal jantzi tradizionalari; hura deskonposatu eta elementu tradizionalak jasotzen dituen diseinu fina gauzatuz.
JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA.
GELAJAUZIAK proiektuak eskolako hainbat ikasgairen edukiekin egiten du bat. Hala, euskara, gorputz heziketa, arte plastikoak, musika, historia… hainbat esparrurekin du lotura. Eta horrez gain, ikuskizunaren eta haren ondoko solasaldiaren bidez, gogoeta eta azterketarako hainbat eduki eskaintzen dizkigu baita ere:
-TRADIZIOA eta SORKUNTZA GARAIKIDEAREN arteko harremana: nola landu ditzakegu gaur egunetik tradizioz jaso ditugun elementuak
-SORKUNTZA espresio bide gisa
-GENERO IKUSPEGIA eta haren lotura jarduera ezberdinekin
-EUSKARAZKO sorkuntzetatik nola begiratzen diogu munduari
-Gorputz heziketa-dantza
Kukai Errenterian (Gipuzkoan) sortu eta kokatutako dantza konpainia da. Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sortzen ditu, beste arte jarduera zein dantza estiloekin elkarlanak bultzatuz. Era horretan hizkuntza propio bat garatu du, eta bere ibilbidearen ondorio dira sortu dituen ikuskizun arrakastatsuak: ‘Oskara’, ‘Erritu’, ‘Gelajauziak’, ‘Topa’… Hainbat koreografo eta lankideekin kolaborazioak egin ditu: Marcos Morau, Cesc Gelabert, Israel Galvan, Sharon Fridman, Tanttaka Teatroa... Halaber, nabarmentzekoa da Kukai Dantzak proiektu bereziak garatzeko erakusten duen gaitasuna. Lengoaia, espazio eta gertakari ezberdinei egokitutako sormenak burutu ditu antzerkia, zinema, arte plastiko, arkitektura edota gastronomiarekin harremanetan eta toki eta ikuskizun berezietan lan egiteko gaitasuna nabarmendu daiteke: museoak, gune naturalak... Kukai Dantzak hezkuntzarekin harreman zuzena 2008tik du. Orduan hasi zen Eskolak Dantzara proiektuarekin, Errenteriako eskolekin dantza eta hezkuntza uztartuz. Ordutik, urtero eskaini den programa izan da. Formatu ezberdinak erabili izan dira: • Ikasleak Kukairen entseguetara joan eta tailer praktikoak egin • Kukaik eskoletan bisitak egin • Eskoletako ikasleak antzokira joan eta Kukairen emanaldia ikusi, eta ondoren solasaldia Horietan, ikasleen adinaren arabera, gai ezberdinak lantzen dira, dantza, musika, eta gorputz-espresioaren bidez. Horrez gain, Kukaik ikastetxeetarako bisita-programa eskaintzen du. Horren baitan, Donostia, Hernani, Zumaia edota Gasteizko ikastetxeetan bisitak egin izan ditu, eta ordu beteko saioetan dantzarien emanaldi laburra, konpainiaren jarduerari buruzko bideoa eta solasaldia egiten dira.