Atzealdea 2021eko Ondarearen Europako Jardunaldietarako proposamenak bidaltzeko epea ireki da

2021eko Ondarearen Europako Jardunaldietarako proposamenak bidaltzeko epea ireki da

Ekitaldi proposizioak Gipuzkoa Kultura webgunearen bitartez egin daitezke

2021eko Ondarearen Europako Jardunaldietarako proposamenak bidaltzeko epea ireki da

Apirilaren 15ean 2021eko Ondarearen Europako Jardunaldien gaia eta leloa aurkeztu ziren bilera telematiko batean. Saio hau eta gero,  proposamenak bidaltzeko epea ireki da.

Bilera telematiko honetan, Gipuzkoako hainbat erakunde, elkarte, museo, kultura-eragile edo artista parte hartu zuten. 

Saioan proiektua zertan datzan azaldu zen, 2020ko edizioaren balioaspena egin zen eta ideiak eta  aurtengo gaia- inklusioa eta irisgarritasuna- jorratzeko ikuspegi eta idei ezberdin eman ziren. 

"Guztion ondarea, denok parte! Patrimonio accesible e inclusivo" lelopean, aurtengo jardunaldien helburua kultura-praktikak irisgarriak izatea da, pertsona guztiei ondarea zabaltzeko. 

Bilera honetan Maria Jose Tellería, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia;  Iñaki Arrieta -  Euskal Herriko Unibertsitatea -  Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila; Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntzako graduko ikasleak, eta Ane Rotaeche - (K6 Gestión Cultural) Ondarearen Europako Jardunaldietako bulego teknikoa parte hartu zuten. 

Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzeko proposamena bidaltzeko esteka: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/ondarea/proiektuak/europako-jardunaldiak/2021 

Parte hartzeko gida deskargatu, aholkuz eta inspirazioz beteta: https://www.gipuzkoa.eus/documents/4558908/4598417/21_OEJ_Parte+hartzeko+gida_EUS_pdf.pdf/b1e7af5c-5e84-fe32-528a-5516cff48eba 

ERREFERENTZIA DOKUMENTUAK

KIB Guida kontsultatu, kultura-praktika irisgarriak eta inklusiboak nola antolatu jakiteko: https://www.k6gestioncultural.com/eu/portfolio-items/guia-hacia-una-cultura-inclusiva/ 

Bileraren bideoa hemen ikus dezakezu: https://www.youtube.com/watch?v=iYzc3f1rIvA 

Aurkezpenaren PowerPointa eskuragarri dago hemen: https://www.gipuzkoa.eus/documents/4558908/13245365/JEP_21_Bilera_PowerPoint_EUS/3afeb652-72c4-37f5-bb6c-c79358f75951