2023eko Ondarearen Europako Jardunaldietarako proposamenak bidaltzeko epea ireki da
Ekitaldi proposamenak Gipuzkoa Kultura webgunearen bitartez egin daitezke ekainaren 1era arte
- 1349
Apirilaren 7an aurtengo gaia eta xehetasunak azaltzeko eginiko bilera telematikoaren ondoren, proposamenak bidaltzeko epea ireki da, eta ekainaren 1ean itxiko da.
Saioan proiektua zertan oinarritzen den azaldu zen, 2023ko edizioaren balioespena egin zen eta ideiak eta aurtengo gaia (Ondare bizirik) jorratzeko ikuspegi eta ideia ezberdinak eman ziren.
“Ondarea Bizirik! Patrimonio Vivo" lelopean, aurtengo jardunaldien helburua gure ondarea bizirik mantentzeko erak esploratzea da. Horien artean aztertuko dira: artisau-lanbideak, kontserbatzeko eta zaintzeko teknikak, ondarea babesten duten komunitateak, eta, batez ere, transmisioa.
Bileran honetan Iñaki Arrieta, Euskal Herriko Unibersitateteko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea, Gabriela Vives Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen zerbitzuburua eta Ane Rotaeche - (K6 Gestión Cultural) Ondarearen Europako Jardunaldietako bulego teknikoa parte hartu zuten.
Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzeko proposamena bidaltzeko esteka: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/ondarea/proiektuak/europako-jardunaldiak/2023/
Parte hartzeko gida deskargatu, aholkuz eta inspirazioz beteta: https://www.gipuzkoa.eus/documents/4558908/4598417/2023Ondarearen+Europako+Jardunaldiak+Parte-hartzeko+gida.pdf/143665fe-ed29-50fe-7ce5-64a4eed9ffdc?t=1681979070503
ERREFERENTZIA DOKUMENTUAK
Bileraren bideoa hemen ikus dezakezu: https://www.youtube.com/watch?v=3xyK67rXffQ
Aurkezpenaren PowerPointak eskuragarri daude hemen euskaraz eta hemen gazteleraz.