Gabon Giroan: gozatu Gabonak Sagardoetxean!
Sagardoetxeak bisita gidatua eta dastaketa berezia proposatzen ditu Gabon garairako: Gabon Giroan.
- 375
Sagardoetxeako bisitan pinuaren apainketa egingo da sagar eta kandelekin, eta amaitzeko, sagardo ezberdinen (naturala, izotzezko sagardoa eta sagardo aparduna) dastaketa pintxo batekin lagunduta.
Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak:
- Sagardoetxeako bisita gidatua sagastian eta museo-gunean.
- Gabonetako pinuaren apainketa sagarrekin eta kandelekin.
- Dastaketa berezia: sagardo naturala, izotzezko sagardoa, sagardo aparduna eta pintxo bat
Ordutegiak:
- Astelehena itxita.
- Asteartetik larunbatera: 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00, 19:00
- Igande eta jai egunetan: 11:00, 12:00, 13:00
Iraupena: Ordu bat
Noiz egin daiteke? Abenduan.
Hoberena:
- Pinuak sagarrekin eta kandelekin apaintzeko iraganeko ohitura berreskuratzea.
- Sagardo mota ezberdinak dastatzea eta ezagutzea.
- Gabon giroko jarduera bereziaz gozatzea.
Erreserbak:
943550575 / Erreserbatu "Gabon Giroan" jarduera online