Atzealdea BEGIRA ETA EKIN

Egitasmoaren izena : BEGIRA ETA EKIN

Eragilea : B-EGIA ZINEMAGINTZA ELKARTEA

Telefonoa
620187467
Kontaktua
Nuria Casal

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikusentzunezkoak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Teknologia
Etika
Plastika

Formatuak:

Ikus-entzunezko emanaldia
Tailer partehartzailea
Zein balio sustatzen ditu
Jakinmina eta sormena, ikuspuntu eta iritzi aniztasuna, malgutasuna, autonomia, ekintzailetza, lankidetza, erantzukizuna eta gardentasuna sustatzen ditu. Tratu oneko harremanak sortzea da helburua, elkarren arteko akordioak eta erabakiak hartuz. Genero-berdintasuna bereziki zaintzen da taldeen barruko eginkizunen banaketan eta jardueraren garapen osoan, parte-hartze aktiboa bermatuz. Gaitasun desberdinak dituzten pertsonen parte-hartzea ere bermatuko da, bai gaitasun funtzionalak bai sozialak kontutan hartuta.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Bigarren Hezkuntzako edo Oinarrizko Lanbide Heziketarako maila guztietara, 12 eta 16 urteetako adinen artean.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Koste osoa: 1.394,53 €

Jardueraren deskribapena:

Jardueraren helburua ikasleei beharrezko baliabideak ematea da, alde batetik eduki audiobisualak modu kritikoan aztertzeko, eta bestaldetik ikus-entzunezko kontakizuna beren kabuz egiten ikas dezaten. Jarduera euskaraz edo gazteleraz izango da, zentruaren errealitatera egokituz.
1. Sarrerako saioa: kontakizunaren planteamendua eta grabaketaren planifikazioa (2 eskola-ordu jarraian)
Ikasleek pelikula edo serieetatik ateratako eszena pare bat begiratuko dute. Eszena horiek, hezitzaileek aukeratuta eta zentruarekin adostuta, gizarte-errealitatearekin lotutako gairen bat jorratuko dute: berdintasuna eta aniztasuna, ondoeza
emozionala, lagun eta amodio harremanak, bullyinga, adikzioak…

Ikasleek eszena aztertuko dute, bai edukien bai formaren aldetik. Alde batetik, Istorioa, pertsonaiak eta gakoak komentatuko dituzte. Bestaldetik, hezitzaileek lagunduta, emozioak sortzeko eta narraziorako erabilitako ikus-entzunezko baliabideak ezagutuko dituzte.

Jardueraren helburua hau izango da: ikasleek ikusi duten antzeko eszena bat egokitu eta ikus-entzunezko formatuan gauzatuko dute, laburmetrai txiki batean.
Taldeka banatuta, egin beharreko lanei ekingo diote: gidoia berridatzi, beren gusto eta beharrei egokituz; aktore bezala, esz gatazka eta helburuak adostuz; eta teknikoki grabaketa prestatuko dute, bai kamara eta soinua, bai ekoizpen eta diseinuaren aldetik.
2. Grabazio tailerra (2 eskola-ordu jarraian)
Hezitzaileek lagunduta, ekipo artistikoko ikasleek eszena entsaiatu eta errepasatuko dituzte, eta ekipo teknikoko ikasleek tresna teknikoei buruzko azalpenak jasoko dituzte. Grabazioan, ekipo artistiko ikasleek pertsonaiak antzestuko dituzte, eta
ekipo teknikokoek grabatu eta lagunduko dute.

3. Ebaluazioa: egindako lanak elkarrekin ikusi (2 eskola-ordu jarraian)
Grabatutako lana erakutsi, aztertu eta modu lagungarrian komentatuko dira. Saio honetan lorpenak azpimarratu eta balioestuko dituzte ikasleek, baita hobetu beharreko aldeak errepasatu ere. Taldean begirunez iritziak eman eta jasotzea
izango da ardatz.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

gela
Proiektorea eta pantaila dituen gela bat behar da.
Bigarren saioan (2 eskola-ordu), hezitzaileek eta ikasleek grabaziorako jolastokia (euririk egiten ez badu), gimnasio edo areto nagusia (euria egiten badu) eta espazio komunak izango dituzte eskura.
datak
Hiru data ezarri behar dira jarduera-unitate bakoitzerako, eskola-orduetan. Hiru data horietan saio bakoitzak bi (2) eskola-ordu jarraian izatea gomendatzen da.
maiztasuna
Astean saio bat edo bi egitea proposatzen da, gehienez ere bi asteko tartea utziz saio batetik hurrengora.

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO
TXOSTENA

Gaur egungo hizkuntza audiobisuala da, zalantzarik gabe.

Gaurko gazte eta hiritarrontzat, ezinbestekoa da ikus-entzunezko narrazio ororen baliabideak eta mekanismoak ulertzea (publizitate-iragarki batetik bideoklip edo film batera, sare sozialetako reels-etatik igaroz), kontsumitzaile pasibo akritikoetatik ikusle aktibo eta kritikoetara igaro ahal izateko.

Ikasleek izango dute Ikus-entzunezkoen tresnak ikasten hasiko dira. Ezagutza berri hauek beren edukiak eta adierazpenak sortzeko balioko diete, bai pertsonalak bai
beste ikasgaietako lanetan ere.

Mezua transmititzeko modua ezagututa, beren ideia propioak artikulatzeko eta mundu emozionala aitortzeko gaitasuna irabazten dute. Horrek berekin dakarren  uztiarekin, bai ikus-entzunezko edukiaren hartzaile gisa, bai igorle gisa, bai pertsona arduradun gisa, beren kontakizuna sortzeko gai direnak.

IKTei esker, gainera, informazioa eta materialak (ikusizkoak eta entzunezkoak) eskuratu ditzakegu, gure narrazioan sartu eta eraldatzeko. Dagoeneko existitzen diren errealitateak eta materialak berrinterpretatzeko aukerak biderkatu egiten dira
horrela.
Beraien fikziozko edo ez-fikziozko narrazioak eraikitzeak, gainera, manipulaziorako mekanismoak hobeto identifikatzeko aukera ematen du (zentzu hertsian, narrazio orok barne hartzen ditugun elementuak manipulatzea dakar), eta, beraz, kontsumitzen ditugun ikus-entzunezko edukiak hobeto ulertzeko eta egiarekin
dituzten loturak bereizteko tresnak ematen dizkigu.

Azken helburua ikasle bakoitza ikusle aktiboa bihurtzea da, hau da, filmaren azken zentzua interpretatzen, osatzen eta definitzen duena.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA
Hausnarketarako eta kritikarako tresna: Ikaskeek interesatzen zaizkien gaiei helduko diete, modu parte-hartzailean eta kolektiboan. Proposatutako eszenak arazo-egoera bat planteatuko du, eta egoera horri irteera edo ebazpen bat emateko eskatuko zaie, aldaketa txikiak proposa ditzaten, beren errealitateetara hurbiltzeko eta, horrela, sekuentzia bera hobeto aztertu eta ulertzeko.
Ikus-entzunezkoa: tailerrean eskuratutako ezagutzei esker, ikasleek etorkizunean erabili ahal izango dituzte, beste lan eta irakasgai batzuetan ikus-entzunezko beste lan batzuk sortzeko.

Talde-lana, lankidetza eta adostasuna: Egin beharren banaketa eta pertsona bakoizaren beharrak onartzea helburu komuna lortzeko.
Jardueraren funtzio-aniztasunak aukera ematen du ikasleen gaitasunetara egokitzeko. Gaitasun guztiak integratzea erraztuko da beti: guztiek egingo dute beharrezko zereginetako bat edo batzuk.
Genero-berdintasuna: prestatzaileak adi daude eta nesken eta mutilen zeregin mota guztietan (artistikoak, teknikoak) parte hartzea bultzatzen dute.


Jardueraren metodologia saioaren arabera aldatzen da:

1. Ikasgelan edo proiekzio-gelan (2 ordu): Eszena bat ikusi eta      denen artean komentatuko dute, bai forma bai edukien ikuspuntutik. Hezitzaileek zinemako narratibaren sarrera bat aurkeztuko dute (narratiba, gidoia, aktoreak eta antzespena, gidoi teknikoa, kokalekuak, rolak, etab.). Funtzioen banaketa
guztien artean adostuko da.
2. Grabaketa, ikasgelan, patioan edo areto nagusian (2 ordu): antzespenaren entsegua, ikus-entzunezko tresnen azalpena, prestaketa, aurkitutako arazoetarako hezitzaileen laguntza, erabaki kritikoak hartzeko laguntza.
3. Ikasgelan edo proiekzio-gelan (2 ordu): ikasleek egindako lanak pantailan ikusten dute. Emaitzei, akatsei eta balizko konponbideei buruzko iruzkina/eztabaida, zer ikasi dugun.
 

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

PROPOSAMENAREN EGILEEN IBILBIDE PROFESIONALA ETA
ANTZEKO LANETAN AZALDUTAKO ESPERIENTZIA

Hezitzaileak B-Egia Zinemagintza Elkarteko kideak eta laguntazileak dira. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, nun fikziozko eta dokumental ikus-entzunezkoak garatzen dituzte.

Hemen proposatzen den bezelako taillerrak egin dituzte Lasarte, Urnieta, Azpeitia, Oñati, Donostia eta Lezoko ikastetxeetan.

Batzuetan helburua ikus-entzunezko materiala aztertzea eta ezagutzea da, bai ikuspuntu artistikotik, bai ikuspuntu teknikotik, bai mezutik. Beste batzuetan, ikasleek idazteko eta egiteko proposamenak sortzea da helburua. Haiek dira prozesu
osoaren eragileak eta protagonistak, bai alderdi artistikoan, bai teknikoan. Haien errealitate eta gaitasunei egokitzen dira beti jarduera.

Beste jarduera batzuk izan dira “Eskolatik At”, batxilergoko ikaskeei zuzenduta, edo “Zero zabor uretan” Mater Museoarekin batera.
Hezitzaileak
Olatz Beobide (Donostia, 1964) gidoilari, aktore eta zuzendaria da. Bai telebistan, bai zineman eta antzerkian ibilbide luzea du. Coach bezela ere formazioak ematen ditu. B-Egia elkartearekin zein Ikertze-rekin kolaboratu du sekuentzien eta film laburren film- eta interpretazio-analisiak lantzeko. Azken lanen artean, "20.000 especies de abejas" eta “La Ermita” filmetan haurren coach-a izan da, eta "Nomofobikak" eta "Gutuberrak" webserieak idatzi eta zuzendu ditu.
Cesare Maglioni (Italia, 1977) dokumentalista eta ikus entzunezko errealizadorea da lanbidez, eta sarritan hitzaldiak ematen ditu eskola, ikastola eta ikastetxeetan (8-18 urte) edo helduekin, ingurumen-gaiei eta ikus-entzunezko errealizazioko
ikastaro profesionalei buruz, Cristina Enea Fundazioarekin eta Mater Museoarekin, beste askoren artean. “Hondar 2050” eta “Balearen Begia” dokumentalak, baita “Kononi” fikzioa zuzendu ditu nabarmen.
Nuria Casal (Galiza, 1965) Informazio Zientzietan lizentziatua, fikziozko film laburren eta dokumentalen ekoizlea eta errealizadorea da. “Las buenas compañías” eta “Hau etxea bada” dokumentalak zuzendu ditu. B-Egia Elkarteak antolatzen dituen taillerretan ere parte hartu du hezitzaile gisa.