Atzealdea Biharko Liburutegi Guztiak
Kodex eta papereko bi milurteko baino gehiagoren ondoren, kultura artxibatzen dugun euskarriak aldatuz doazela ohartu gara, zentzua ematen dion konstanteak bere horretan dirauen bitartean. Gizakia eta haren irakurri beharra. KOLDO MITXELENA Kulturunearen eraldatzeak berebiziko aukera ematen digu konstante eta aldaketa horietaz gogoeta egiteko. Baita, arte garaikideari eta gaurko, atzoko eta biharko liburutegiei esker, kulturak gizarte demokratikoan duen eginkizunari buruz hausnartzeko ere, gure liburutegi pertsonalak gure auzo eta hirietakoekin konektatu ditugun irakurleen nazioarteko sare transhistorikoa dela bide, era horretara mila urte baino gehiagoko ideia baten iraupena ziurtatzen dugularik, hain ahaltsua den ideia ezen denboraesaten diogun beste sare horretako edozein punturi egokitzen zaion.
Biharko liburutegi guztiak
2019/02/20 · Entzun
Biharko liburutegi guztiak
2019/03/06 · Entzun
Biharko liburutegi guztiak
2019/03/06 · Ikusi
Biharko liburutegi guztiak
2019/02/20 · Ikusi