Atzealdea “Biharko liburutegi guztiak” Bisita gidatu laburra.

“Biharko liburutegi guztiak” Bisita gidatu laburra.

IKUSI

 

Edukiaren deskribapena: Bideo honetan, erakusketa modu labur batean bisita daiteke.

Egilea: MorganCrea

Lekua/Data: 2019

Iraupena: 1.28

Iragana metatzen badute ere, liburuak etorkizuna dira batez ere. Mundua ordenatzeko sistema irekiak baitira, gure aitona-amonengandik jaraunsten ditugunak eta gure bilobei oinordetzan uzten dizkiegunak. Sistemarik zaharrenak: liburuen ondoren, museoetako margolanak edo hemeroteketan egunkariak ere sailkatu eta irakurtzeko bide eman zigutenak. Alexandriako Liburutegiaren garaian, kontzeptu horiek instituzio mitiko hartan existitzen ez baziren ere, biharko bilduma ordenatu guztien DNA jadanik bertan zegoen.

Etimologikoki, bibliotekak “liburuak gordetzeko apala” esan nahi du. Baina modernitatean objektu eta oroitzapen bilduma guztien zentzua zabalduz joan da, esanahi horretan dagozkien entzuleriak sartzeko. Joan den mendearen erdialdean dantzalekuak diskoteka bilakatu ziren bezala, zuzeneko musikak lekua musika grabatuari utzi ziolako, mendearen bueltan arte museoa ez da jadanik pinakoteka hutsa eta liburutegiak zentro sozial, hezkuntza zentro eta erakustoki bilakatu dira.

Kodex eta papereko bi milurteko baino gehiagoren ondoren, kultura artxibatzen dugun euskarriak aldatuz doazela ohartu gara, zentzua ematen dion konstanteak bere horretan dirauen bitartean. Gizakia eta haren irakurri beharra. Koldo Mitxelena Kulturunearen eraldatzeak berebiziko aukera ematen digu konstante eta aldaketa horietaz gogoeta egiteko. Baita, arte garaikideari eta gaurko, atzoko eta biharko liburutegiei esker, kulturak gizarte demokratikoan duen eginkizunari buruz hausnartzeko ere, gure liburutegi pertsonalak gure auzo eta hirietakoekin konektatu ditugun irakurleen nazioarteko sare transhistorikoa dela bide, era horretara mila urte baino gehiagoko ideia baten iraupena ziurtatzen dugularik, hain ahaltsua den ideia ezen denboraesaten diogun beste sare horretako edozein punturi egokitzen zaion. Jorge Luis Borgesek esan zuenez, Unibertsoari berberari Liburutegia dei geniezaioke.