Gora euskal kantagintza
Ikas-gida honekin gure kantagintzaren perspektiba oso bat izango dute ikasleek eskura, garai eta estilo ezberdinak lotzen dituen kontakizun sakon eta era berean erakargarri baten bitartez. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen kultur politiketan funtsezko helburuak dira sentsibilitate artistikoa sortzea eta eskola adinean dauden herritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzea. Horrela, Mikel Markez eta Pako Aristiren lan honek Kultura Eskola programaren bidez gure ondare musikala transmititzeko bigarren hezkuntzako ikastetxeekin eta lurraldeko udalekin elkarlanean egiten ari garen lana osatzen du
- 66