Atzealdea Dantza Garaikidera hurbildu!
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
Formatuak:
Jarduera bakoitzaren aurrekontua
Gela bat 1200, bi gela 1550, hiru gela 1900(BEZ salbuetsita).
Dantza Garaikidera hurbildu! Proiektuaren helburu nagusietako bat gazteak dantza garaikidera gerturatzea izango da. Askok aitortu izan digute ez direla ausartzen dantza garaikidea ikustera edo dantzazera, ulertuko ez dutelaren beldurragatik.
Hori dela eta, zergaitik ez dugu dantzaren historian zehar bidai bat egiten nondik datorren ikusteko? Zergaitik sortu zen dantza garaikidea? Nortzuk izan ziren aitzindariak? Ze garaikide teknika desberdinak aurkitu daitezke? Zer ikusi dezakegu gaur egun antzokietan?
Gaur egun espazio gutxi uzten dugu gure sormen eta emozioentzako. Ez daukagu zertan dramaturgia edota narratiba bat argi ulertu behar, baina prest egon behar gara sentitzeko gaitasuna izateko.
Ikusten duguna gehiago disfrutatzeko helburuarekin, lagungarria izango da idazketa koreografikoan erabiltzen diren tresnak ezagutzea. Hau da, zentzu espazialean, koreografikoan, interpretatiboan, musikalean edota eszenan erabilitako elementuak identifikatzen ikastea. Begirada aktiboa
lantzea izango da gure helburua, eta modu horretan, norbera bere buruari galderak eta hausnarketak egitea eragingo du.
Jarduera egin ahal izateko, bi espazio beharko ditugu, proiektore eta musika jartzeko ekipoaz gain.
Saio teorikoak egiteko: ikasgela
Saio praktikoak egiteko: Espazioa duen gela (gimnasioa, dantza gela, musika gela…)
SAIO BAKOITZA 50 MINUTU
1.SAIOA: Ikasgela.Proiektorea.
2.SAIOA: Espazio handia.Musika ekipoa jartzeko.
3.SAIOA: Ikasgela.Proiektorea.
4.SAIOA: Espazio handia.Musika ekipoa jartzeko.
5.SAIOA: Ikasgela.Proiektorea.
6.SAIOA: Espazio handia.Musika ekipoa jartzeko.
ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI buruzko txostena (SAIO TEORIKOAK: 1-3-5 SAIO PRAKTIKOAK: 2-4-6)
1-DANTZAREN HISTORIA: Dantza klasikoarekin hauskera ,Isadora Duncan, Löie Fuller…,Mary Wigman, Kurt Jooss… Modernismo eta postmodernismoa.
2-MUGIMENDU TAILERRA: Beroketa eta gorputza esnatu. Mugitzeko kualitateak. Mailak landu .Nola dantzatu kontaktuan?
3-DANTZAREN HISTORIA 2: Gaur egun . Zelan erabiltzen da musika dantzan? Isiltasuna, ahotsa…Adibide desberdinak.
4-INPROBISAZIO MUSIKALA: Musikaren erritmoa edo melodiarekin dantzatu, Kontrasteak bilatu. Perkusioa, ahotsa…
5-KONPOSIZIORAKO TRESNAK: Lisa Nelson. Tuning Scores, Rudolf von Laban,William Forsythe.
6-KONPOSIZIOA SORTU: Landutako elementu guztiak batu.
Taldeka konposizio bat adostu.
Entsegu irekia.
ARLO PEDAGOGIKOARI buruzko txostena:
Proiektu honetan sei saio proposatzen dira. Saio teoriko bakoitzeko saio praktikoa edukiko dugu.
Lehenengo saioan dantza garaikidearen historia landuko da. Bertan ulertuko dugu zergaitik eta noiz jaio zen dantza garaikidea, dantza klasikoarekiko izan zuen hausketa eta zeintzuk izan ziren dantza gaikidearen aitzindariak.
XIX. medetik bidaituko dugu. Saio honek harreman zuzena du HISTORIA ikasgaiarekin, izan ere, ezinbestekoa da testinguru historikoa ulertzea artean zer gertatzen zen ulertzeko.
Bigarren saioa mugimendu tailerra izango da. Gorputzeko atal ezberdinen konszientzia piztea izango da helburua, mugitzeko modu desberdinak bilatuz eta aukera ezberdinak emanez. Espazioaren erabilera mugimenduaren ezaugarriak, taldea entzutea eta gorputzen arteko kontaktua landuko dira.
GORPUTZ HEZKUNTZA eta ETIKA ikasgaiekin izango dute harremana. Norberaren gorputza izango da tresna garrantzitsuena baina badakigu espazioan beste pertsona batzuekin gaudela, beraz, nola erlazionatu gure artean? Zer gertatzen da bakarrik mugitzen garenean edo taldean gaudenean? Nola entzun, sentitu, ikusi eta erantzun besteen ekintzei?
Hirugarren saioa dantzaren historiaren bigarren zatia izango da, baina kasu honetan MUSIKAN jarriko dugu arreta. Ze nolako harremana dago musika eta dantzaren artean? Lehen saioan bezala, ibilbide bat egingo dugu sorkuntza eta adibide desberdinak ikusiz eta ezagutza hauek oinarri inprobisazioa landuko dugu.
Laugarren saioan Musikaren erritmoa landuko da, erritmoarekin jolastuz eta sortu daitezkeen posibilitate ezberdinak erabiliz, musikarekin dantzatuz, musika gabe, ahotsa edo perkusioa erabiliz edota isiltasunean.
Bosgarren saioan, berriz ere, ikasgela teorikora bueltatuko gara. Kasu honetan, konpozizio eta inprobisazio teknika desberdinak ikusiko ditugu. Laban, Lisa Nelson, Anne Teresa De Keersmaeker edo Forsythe izango dira gure erreferenteak.
Ondoren, inprobizazioarekin hasiko gara jolasten, konposiziorako tresnak aipatzen ditugun bitartean. MATEMATIKA arloan oinarrituko gara oraingoan. Nola sortu edo marraztu dezaket forma geometriko bat nire gorputzarekin? edo inguruan ikusten ditugun forma geometrikoak gorputzaren bidez adierazi? Bestetik, konposizio aldetik, espazioan formakuntza ezberdinak landuko dira eta tardekatzeko tresna bezala erabili.
Amaitzeko, aipatu beharra dago aurreko saioetan POST-IT ak erbiliko ditugula, non saio bakoitzean ikusitako konsposiziorako tresna ezberdinak kartulina batean itsatsiz joango garen.
Seigarren saioan beraz, konposizioa landuz eta landutako beste teknika eta ezagutzak kontuan hartuz inprobisazioa landuko dugu. Horretarako, lau talde sortu eta talde bakoitzeko kideen artean beren sorkuntzarako ze tresna erabiliko dituzten erabakiko dute. Jarduerari amaiera emateko saioa “ireki” egingo dugu beste
ikasle edo irakasleak landu duguna ikusteko aukera izateko.
Dantza garaikidearen inguruko ezagutza izatea garrantzizkoa izango da gazteengan interesa piztu eta publiko berriak sortzeko.
Hori horrela, ikasleei koreografia bat analizatzeko eta sortzeko kontuan hartu beharreko hainbat tresna eman eta praktikan jarriko ditugu. Helburua musika, konposizioa eta inprobisazioa lantzea izango da esperimentazioan oinarrituta. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzen da. Ikaslek pentsatu, galderak sortu,
iritzi ezerberdinak eman, eztabaidatu, ondorioak atera, eta erreflexionatzeko espazioa sortuz.
Gorputz konszientzia landuko da, koordinazioa eta erritmoa landuz baina baita norbanako zein talde konszientzia ere. Modu honetan kide bakoitzaren ekintzek besteengan eragina duela landuz. Gizartean bezela pertsona baten ekintzak besteengan eragiten du modu batean edo bestean. Horregatik, enpatia, errespetua eta berdintasuna kontuan izan beharreko baloreak dira.
Sormenaren bidez pertsonen garapena sustatu nahi da eta prozesu honetan sormenak garrantzi handia izango du. Beraz, autonomia zein autokonfiantza lantzea ere garrantzitsua izango da. Gainera, talde kohesioa eta talde lanak garrantzi handia izango du, guztion artean hainbat erabaki hartu beharko direlako inklusioa eta errespetua oinarri izanda.
Dantzaz-entzat dantzaren sektorean enplegua eta profesionalizazioa sustetzeaz gain, bitartekaritza-ekintzak eta publiko garapena sustatzekoproiektuak ezinbestekoak izan dira. Sorkuntza garaikidea praktika artistiko horrekin hain ohituta ez dauden publikoengana hurbiltzen duten proiektuak diseinatzen ditu, baina baita zirkuitu edo diskurtso kultural hegemonikoetatik hain hurbil ez dauden ikusleengana ere.
Dantzagela, Dantzabideak, Dantzapote edo Coleografiak bezalako esperientziek, dantzak espazio berriak konkistatzeko eta tokiko testuinguruei horizontalki begiratzeko duen gaitasuna erakutsi dute. https://dantzaz.eus/komunitatea/
Bitartekartiza-ekintza hauek aurrera eramateko, azken bi urte hauetan Maddi Gaztelumendi, Laura Latasa eta Iñigo Rementeria egon dira lanean.
Hainbat ikastoletan zein institutuetan egoteko aukera izateaz gain, adin desberdinetako ikasleekin, belaunaldi desberdinez osatutako taldeekin eta adimen urritasuna duten pertsonekin lan egiteko aukera ere izan dute.
Bestalde, Dantzaz konpainiako interpreteak izateaz gain, Pedagogia gradua, Gizarte Hezkuntza eta Dantza goi mailako ikasketak burutzen ari dira.