Atzealdea ELKARREN ARTEKOA IRAULTZEN [Sorkuntza artistikoa eta talde gozamena sustatzeko laborategia]
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
4 saio: guztira 1260€ (BEZ-a salbuetsita)
Antzerki-teknikak, gorputz-adierazpena, idazketa eta marrazketaz baliatuz, ikasleekin batera sorkuntza espazioa eratuko dugu. Talde lotura, elkarlana, bizikidetza eta aniztasunaren inguruko lanketa oinarrian izanik, elkarrekin sortu eta gozatzeko espazioa
eraikiko dugu.
Iraupena: 4 saio proposatzen dira.
Kokalekua: Eskolan, eremu zabal eta diafanoan. Soinua ateratzea posible dugun lekua.
Saio bakoitzeko partaide kopurua: Gela bateko ikasleak.
Jardueraren antolakuntza:
Saio bakoitzean, disziplina edo arlo ezberdinetan zentratuko gara, guztietan beroketa, garapena eta itxiera faseak emango dira.
4 saioko prozesua izango da:
1.- Saioa, harremanak ehunduz: Saio honetan zehar, elkarren arteko harremanetan arreta berezia jarriko dugu. Arlo ludikoan murgilduz, antzerki-teknika eta jolasen bitartez, talde izaera indartuko dugu. Ariketetan, besteekiko entzumena eta arreta,
errespetua, epaiketa-eza talde kontzientzia eta koordinazioa jorratuko ditugu.
2.- Saioa, gorputzen bidezko adierazpena: Zentzumenak askatu eta musika eta objektuak baliatuz, adierazpen modu ezberdinen inguruan ikertuko dugu. Gorputza eta emozioak erdigunean jarrita, hau gurutzatzen duten gai ezberdinen inguruko
hausnarketa egingo dugu (itxuraren diktadura, gorputz aniztasuna, edertasun eredua, botere harremanak, autoestimua, sexualitateak, eta abar). Gure gorputzarekin konektatu eta berezkoa duen balioa itzuliko diogu, beti ere, talde izaera nabarmenduz (kolektibitatea landuz).
3.- Saioa, ideiak astinduz: Saio honetan, ikasleek idazketa eta marrazketaren bidez adieraziko dituzte jorratutako gaien inguruko ideia eta hausnarketak. Beren beldurrak,
desirak eta beren ustez, gizarte gisa ditugun erronkak paperean adierazteko unea izango da. Ondoren paperean irudikaturikoa gorputzera eramateko ariketa egingo dugu.
Gorputz adierazpena, mugimendua eta espazioaren erabilera baliatuko dugu paperetan ageritakoa islatu ahal izateko.
4.- Saioa, talde katarsia: Azken saio honetan, ordurarte sorturiko material guzti horrekin talde konposizio artistikoa egiteko unea izango da. Musikaz lagundutako gorputz adierazpenak, mikrofonoaren bidezko irakurketa, marrazketa eta material
ezberdinen esposizioa harremanetan jarriko ditugu. Gozamena eta talde izaera erdigunean jarrita, elementu guztien arteko konposizioa gauzatuko dugu. Elkarren arteko estimulazioa eta influentzia sustatuko dugu (marrazki batek mugimendu bat sortu dezake ta horrek, aldi berean, soinu bat) taldearen gorputz bizia irudikatuz.
Eskolan, eremu zabal eta diafanoan. Zarata egitea posible dugun lekua.
Alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena:
Jarduera honek diziplina artistiko ezberdinak barne-biltzen ditu saioen prozesuaren baitan. Gorputz adierazpena eta mugimenduan sakondu egiten du, arte dramatikoan erabiltzen diren teknika ezberdinak erabiliz. Bide horretan (prozesu izaeraduna), musika eta espazioa (argiak, objektuak) paper garrantzitsua izango dute, gorputzarekin bat, tresna nagusi bilakatuko dira. Horrekin batera, idazketa eta marrazketak ere izango dute protagonismoa. Hitzaren eta irudiaren bitartez, ideia eta kontzeptuak garatu eta hauen proiekzioa egingo dugu. Espazioaren konposizioa landuko dugu, mugimenduan edo geldirik diarduten gorputzek eta produzitutako material ezberdinek osaturiko espazio artistikoa sortuz.
Hitzaz besteko komunikazioa, emozioen lanketa, entzumen aktiboa, gaitasun kritikoa, aniztasunen arteko bizikidetza, talde kontzienzia eta elkarlana, sorkuntza artistikoaren bitartez ehunduko ditugu. Ikasleek sorturikoa eta beren ekarpenak balioan jarriz, hausnarketak elkarbanatuz eta sorkuntza artistikoarenganako jakin-mina sustatuz.
Arlo pedagogikoari buruzko txostena:
Saioen baitan egindako prozesuak garapen pertsonala, ahalduntze kolektiboa eta pentsamendu kritikoa sustatzen du. Bizipenen bitartez, pertsonen artean harremantzeko joerak (etengabeko lehiakortasuna, norberekiko eta besteekiko epaia, indibidualismoa eta indarkeriaren etengabeko erabilera) zalantzan jarriko ditugu. Espazio propioa sortuko dugu, tade gisa harremantzeko eta elkarren artean komunikatzeko erreferentzia positiboak eskainiz.
Zeharkakoan landuko ditugu balio ezberdinak: gorputz guztiak (forma, tamaina eta funtzionaltasun jakinekoak, arrazializatuak direnak, adin eta itsura ezberdinetakoak) baliagarriak dira eta errespetua eta bizitza duina merezi dute. Ikasleek, saio guztien baitan, epaiaz besteko begirada eta indarkeriaz besteko komunikazioa trebatzeko aukera izango dute, logika produktibistatik at. Gozamenez, norbanakoen erritmoak eta beharrak errezpetatuz. Helburua, bidea bera izanen da. Meta finkorik gabe, denon arteko sorkuntza ahalbidetzeko saiakera egingo dugu.
Horretaz gain, saioen garapenean aniztasunetan enfokatuko gara, arrazakeria, lodifobia, kapazitismoa, sexismoa eta LGTBIfobiaren inguruko hausnarketa bideratuko dugu. Erantzunak eman ezean, galderak planteatu eta hausnarketa kritikoari bidea eman diezaiogun. Diskurtso finkorik eskaini gabe, ideiak elkarbanatu eta sorturiko materialen bitartez adierazpen trukea egingo dugu (jakintza multidirekzionala baita). Gorputzak eta kontzientziak astindu, eta ideiak gorpuztuko ditugu.
- MAIA ANSA DIEZ DE URE (Gaintza, 1990)
Gizarte langilea, berdintasun agentea eta aktorea.
Gizarle lana (NUP, 2012), Genero berdintasun masterra (EHU, 2015) eta Arte dramatikoko ikasketa profesionalak (NAE, 2021) burutu ditu. Psicoterapia Integrativa Basada en Escenas
(PIBE) teknika ikasi du (Antonio Reina, 2021-2022).
Hezitzaile eta formatzaile gisa aritu da elkarte eta entitate ezberdinetan (Equala- Emagin 2015-2021). Hezkuntza formalean nahiz informalean aritu izan da hezkidetza eta ahalduntze
feminista tailerrak ematen, haur eta gazte taldeekin batera. Familiekin eta irakaslegoarekin batera ere formatzaile lana burutu du (SKOLAE 2020-2021). Indarkeria pairatu duten
emakumeak artatzen eta laguntzen egin izan du lan (Pauma, 2021).
Antzezlan ezberdinetan parte hartu du eta egun, sorkuntza proiektu ezberdinetan murgilduta
dago. Aktore gisa egin izan du lana, Actúa programan (Galkidea, 2021-2023), nerabeekin gauzatutako indarkeria matxistaren prebentzioan. Egun, “Azala azalarekin/Piel con piel”
programan tallerista da , “Calatea” konpainiarekin, eta “Olairen lorategia” deituriko antzezlanean aktorea da. Pájaros Pintados konpainiarekin.
- GARAZI SAN MARTIN (Iruñea, 1987)
Sortzailea eta antzerki fisikoan trebatutako aktorea.
Irakasle ikasketak egin eta Heziketa Fisikoan espezializatu ondoren, Arte Eszenikoak eta Interpretazioa ikasi zituen Nafarroako Antzerki Eskolan. Ondoren, keinu antzerkian eta
sorkuntzan sakondu zen (International Estudis Berty Tovias, Bartzelona). Hezkidetzan aditua da.
“Voces y silencio” deituriko performancean parte hartu du (Sandra Lacunza eta Marie-Gabrielle Rotie-k zuzendua). Baita “Julieta es ella”, “Maravillas en el país de las miserias”, eta “Romeo enmascarillado” antzezlanetan ere, guztiak Atikus konpainiaren eskutik. “BIHOTZ, BI HOTS, BI TXOTX” bakarrizketa autofikzionatuaren sortzailea da eta De Improviso inprobisaketa taldearen parte ere bada. Horretaz gain, “Sexpir mal” eta “Txiki” deituriko antzezlanetan aktorea da, gaur egun, Adriana Olmedo produktorearekin. “ENE BE” deituriko pieza estrenatzear dago.