Atzealdea Mare Clausum Erakusketa bisitatu

Mare Clausum Erakusketa bisitatu

Mare Clausumera bisitak antolatuko ditu Euskal Itsas Museoak azaro osoan zehar.

Mare Clausum Erakusketa bisitatu

Museoak Mare Clausum erakusketari loturiko jarduera-programa bat jarri du martxan. Honen Barnean azaro osoan zehar bisita gidatuak izango ditugu asteazkenero 19:00etan.  Bisita guzti hauen artean,  bisita berezi bat eskainiko da Xabier Alberdirekin batera, erakusketaren komisarioa,  azaroak 13an.

Erakusketa honen helburua hausnarketa eragitea da: batetik, “norena da itsasoa?” galderaren atzean dauden eta gaur egunean ere pil-pilean darraiten gai konplexuei buruzkoa eta, bestetik, Europak zazpi mendetan zehar munduko ozeano guztietan barrena buruturiko hedapen eta menderakuntzan Euskal Herriak izandako erantzukizun erabakigarriaren ingurukoa. Historiaren hasieratik hainbat zibilizazio  borrokatu izan dira itsasbideen eta itsas baliabideen ustiapenaren gaineko nagusigoa eskuratzeko lehian, eta hauen berri izateko aukera paregabea dira Mare Clausumera bisita gidatuak. 

Hona hemen bisiten egutegia: 

  • Azaroak 6: bisita euskaraz
  • Azaroak 13: bisita gazteleraz Xabier Alberdirekin batera 
  • Azaroak 20: bisita euskaraz
  • Azaroak 27:  bisita gazteleraz