Atzealdea Andres Egiguren Orkestra

Andres Egiguren Orkestra

Francisco de Madina obraren berreskuratzea

Herria: Eibar

Andrés de Egiguren orkestra

Pedro Palacín zuzendariak berak sortu zuen 2008. urtean Eibarko «Andrés de Egiguren» orkestra. Proiekzio plataforma gisa sortzen ari diren gazteei etengabe laguntzeko sortu zen orkestra, bai musika prestakuntza osatu nahi duten orkestrako kideentzat, bai solistentzat. 

Proiektuak laster lortu zuen ospea eta Eusko Jaurlaritzari deigarri gertatu ondoren, Eibarko eta Gernikako bonbardaketen 75. urteurrena omentzeko ekitaldietan parte hartu zuen. Ekitaldi horiek «2012 Bakearen eta Kulturen Urtea» izenekoaren barruan egon ziren, eta Eibarren eta Gernikan kontzertu berezi bana eskaini zituzten, eta publikoaren eta erakundearen aldetik harrera ona izan zuten.

Orkestrako kideek lortutako gaitasun nabarmenek eta goranzko ibilbideak «orkestra berria» sortzeko bidea eman zuten, eta horrek kritikarien atentzioa lortu zuen: orkestraren «soinuaren kalitatea eta freskotasuna, kalitate bikaina eta interpretatzeko biribiltasuna» azpimarratu zituzten.

Interpretatutako errepertorioa Barrokotik Erromantizismoraino eta Erromantizismo osteraino doa: oberturak, solistentzako eta orkestrarentzako kontzertuak, sinfoniak, zarzuela, honako egile hauen obra sinfoniko-koralak: Händel, von Weber, Mozart, Haydn, Beethoven, Rossini, Verdi, Puccini, Bizet, Sorozábal, Arriaga, Strauss (aita eta semea), Aragüés,  Mendelsohnn, Dvorak, Rodrigo, Fernández Caballero, Asenjo Barbieri, Manuel de Falla, eta abar.

Besteak beste, bakarlari hauekin jardun du orkestrak: Garazi Etxeandiarekin, Ainhoa Urkizurekin, María Zubimendirekin, Ander Telleríarekin, Andrea Gonzálezekin, Álvaro Garridorekin, Jasmin Soudekin, Iñaki Orbegozorekin, eta Ainhoa Franco, Fabio Barrutia, Carlos Silva zein Cristina del Barrioa abeslari ospetsuekin, eta Goruntz abesbatzarekin, Sostoa abesbatzarekin, Juan Bautista Guisasola abesbatzarekin, Easo abesbatzarekin eta “Di Sei” talde lirikoarekin, besteak beste.

 

Francisco de Madinaren obra berreskuratzea

Aita Madina musikariaren figura lerro gutxi batzuetan iruzkintzea lan zaila da baina liluragarria era berean.  Bere musikak euskal sustrai argia du, inspirazio fresko eta espontaneoa ditu, baita ideia originalak ere; teknika erromantiko batez osatua dago, interesgarria eta ongi eraikia da, orkestrarako zein korurako, xehetasun eta ñabardura ugari ditu, eta, batez ere (eta zailena), nortasun propioa du. Haren ekoizpena oso zabala da, eta meritu handikoa, Argentinan zuen ordenako apaiz, irakasle eta goi mailako irakasle lanak eta konpositore lana uztartzen baitzituen.

Madinak konposatutako kalitate bikaineko musika dela eta, «Andrés de Egiguren» Orkestran, Oñatiko laterandar kalonje erregularren artxiboarekin batera, «Francisco Madinaren obra berreskuratze proiektua landu dugu. Haren heriotzaren urteurrena baino lehen, 2021ean, «Concerto for harp and Orchestra (1953)» («Harpa eta orkestrarako kontzertua») estreinatzean datza proiektuak (lan zoragarria da, pianorako eta bakarlarientzako gidoia baino ez dago). Lan horren berrikuspena eta orkestratzea «Andrés de Egiguren» orkestrari agindu zaizkio, baita «La flor de Durazno» («Mertxika lorea») opera herrikoiaren bertsio bat egitea ere.

Aita Madinaren lanaren garrantzia bere osotasunean oraindik ere deskubritzeke dago. Haren lan eskuidatzi ezezagunak eta ezkutukoak esku artean edukitzearen eta deszifratzearen zortea dugunok egunero aurkitzen dugu haien handitasuna, talentuz, asmamenez eta inspirazio zintzoz betetako pentagrama horietan sakontzen dugun heinean.