Atzealdea Arkeolan Fundazioa
Herria: Irun
Web orria: https://www.oiasso.com/eu/
E-posta: agoenaga@irun.org
Oiasso museoa 2006an inauguratu zen, eta erromatarren garaiko hondakin arkeologiko garrantzitsuenak biltzen ditu, azken hamarkadetan eremuan egindako indusketen bidez berreskuratu direnak. Ikerketa arkeologikoari esker, identifikatu ahal izan dira portua eta bertako biltegiak, termak, nekropolia eta inguruko meatze ustiategiak.
Bilduma arkeologikoek erakusten dute, hartan material organikoak dira nagusi, larruan eta zurean landutako objektuekin, gure aroko lehen mendeetan garatu zen finkamendua zela portuak zuen jarduerari, ibilbide atlantikoan baitzegoen, eta inguruetako meatzeei esker.
Bildumak hiru gelatan antolatuak daude: Erromatarren eragina, Portua eta Oiasso. Erromatarren eragina gelak baskoien mundu indigena erakusten du eta haren eta erromatar kolonizatzaileen artean izandako lehen harremanak. Portua gelan, berriz, merkataritzaz eta arrantzaz hitz egiten diguten material arkeologikoak biltzen dituzte beira-arasek, portuarekin loturiko bi jarduera ekonomiko nagusiak, hain zuzen ere. Azkenik, Oiasso gelak Goi Inperioaren garaiko erromatar hiri baten eguneroko alderdiez hitz egiten ditu: dieta, jantziak, idazkera, aisia edo erlijioa.
Egitasmo honek museoaren pieza garrantzitsuenak ikertzaile adietuen eskutik ezagutzeko aukera ematen du. Arkeologia gaietan adituen laguntza izango dugu erakusten den piezaren garrantzia bere testuinguru historikoan. Lepoko baten harri txiki-txikia, brontzezko pisu txiki bat, zeramika puxka oso hondatuak… espezialista hoberen eskutik ezagutuko dugu piezen aurkikuntza testuingurua eta eremu soziala merezi duten garrantzia eta esanahi osoa hartzen dutelarik.