Atzealdea Gipuzkoako Foru aldundiak argazki funts berri bat jaso du dohaintzan

Gipuzkoako Foru aldundiak argazki funts berri bat jaso du dohaintzan

Maria Josefa eta Juana Maria Vergara Oñativiak Gipuzkoako Foru Aldundiari gelatinobrohormako beirazko 703 plakaz - gehienak 13x18 cm, 9x12 cm eta 6x9 cm-koak – osatutako argazki funts bat dohaintzan eman diote.

Gipuzkoako Foru aldundiak argazki funts berri bat jaso du dohaintzan

Funtsa hau bere aitak, Lucio Vergara Machicote (Arantza, 1892ko uztailak 2 – Legazpi 1978ko abuztuak 4), ateratako argazkiez osatuta dago.


 

Funtsa, ca. 1930- 1960 bitartean kokatzen dena, gai askotariko argazkiak barne hartzen ditu, baina Patricio Etxeberria S.A.-ren fabrikako argazkiak dira nagusi, non Lucio Vergara Machicotek lan egin zuen 1930tik erretiroa hartu zuen arte. Halaber, taldeen argazkiak (familiak, ezkontzak, lagun-taldeak...), erretratuak (gizonak, emakumeak, bikoteak, jaunartze-argazkiak...) eta Legazpiko eta bertan egindako ekitaldien argazkiak daude (jaiak, inaugurazioak...).

Funtsa Gipuzkoako Artxibo Orokorrean kontserbatuko da.