Atzealdea Arkeolan Fundazioa

Arkeolan Fundazioa

Gordailua Oiasson 2021-2022

Herria: Irun

Web orria: www.oiasso.com

E-posta: agoenaga@irun.org

Oiasso Museoa

Oiasso museoa 2006an inauguratu zen, eta erromatarren garaiko hondakin arkeologiko garrantzitsuenak biltzen ditu, azken hamarkadetan eremuan egindako indusketen bidez berreskuratu direnak. Ikerketa arkeologikoari esker, identifikatu ahal izan dira portua eta bertako biltegiak, termak, nekropolia eta inguruko meatze ustiategiak.

Bilduma arkeologikoek erakusten dute, hartan material organikoak dira nagusi, larruan eta zurean landutako objektuekin, gure aroko lehen mendeetan garatu zen finkamendua zela portuak zuen jarduerari, ibilbide atlantikoan baitzegoen, eta inguruetako meatzeei esker.

Bildumak hiru gelatan antolatuak daude: Erromatarren eragina, Portua eta Oiasso. Erromatarren eragina gelak baskoien mundu indigena erakusten du eta haren eta erromatar kolonizatzaileen artean izandako lehen harremanak. Portua gelan, berriz, merkataritzaz eta arrantzaz hitz egiten diguten material arkeologikoak biltzen dituzte beira-arasek, portuarekin loturiko bi jarduera ekonomiko nagusiak, hain zuzen ere. Azkenik, Oiasso gelak Goi Inperioaren garaiko erromatar hiri baten eguneroko alderdiez hitz egiten ditu: dieta, jantziak, idazkera, aisia edo erlijioa.

Gordailua Oiasson 2021-2022

Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai dauden objektuak Gordailuan gordetzen dira, eta Oiasso Museoaren bitartez kultur ondare kolektibo hori partekatzea dugu helburu.

Lehendabiziko hiru maileguen ondoren bat txokolateari buruzko piezekin, bestea abeltzantzari lotuta, eta hirugarrena hilarri kristauak, oraingoan irutearekin eta ehuntzearekin zerikusia duten objetuak iritsi dira.

Ingurunetik babesteko beharrak bultzatuta, askotariko oihalak iruteari eta ehuntzeari ekin zioten gizakiek, lihoa, artilea edo zeta erabiliz, berotzeko jantziak sortzeko. Erromatarrak Europa iparraldeko eta Mediterraneo aldeko tradizioen oinordekoak ziren, eta txaondak, ardatzak eta esku-goruak erabiltzen zituzten hariak ekoizteko. Ondoren, hari horiek oihalak egiteko erabiltzen zituzten, pisu bidezko ehungailu bertikaletan. Ehungailu horietan egindako jantziak lotzeko edo horiei eusteko fibulak erabiltzen zituzten, paparreko edo kateorratzen moduko metalezko pieza orrazdun batzuk.

Piezak urtarrilaren bukaera arte ikusgai egongo dira. Erakusketarako sarrera doakoa da.