TRANSGENIKOEN TAILERRA
Zer dira? Nola sortzen dira? Zertarako balio dute?
- 24
Zer dira, nola sortzen dira eta zertarako balio dute organismo transgenikoek?
2 orduko tailer honetan, genetikaren munduan murgilduko gara, DNA errekonbinantearen teknikak erabiliz. Giza zelula transgenikoak sortzeko prozesua ezagutuko dugu, marmokaren GFP proteina fluoreszentea erabiliz, zelula barruko proteinen kokapena ikertzeko. Halaber, Drosophila melanogaster euli basatiak eta transgenikoak bereizten ikasiko dugu. Tailer praktiko eta interaktibo honen bidez, ingeniaritza genetikoaren oinarriak ulertu eta haren aplikazioak aztertzeko aukera izango dugu.
EHU ikerlarien gidaritzapean.
- Izena ematea beharrezkoa da.
- Plaza mugatuak.
Data: 18/01/2025