Islandiak 1615eko euskal baleazaleen sarraskia oroitzeko museoa irekiko du
Gobernu islandiarrak sustatua, 2025ean irekiko du Djúpavik-en, herrialdeko ipar-mendebaldean kokatuta
- 1195
Lau mende pasa dira “euskalduen sarraskia” gertatu zenetik. Gertaera oroitzeko asmoarekin, 2025ean Islandiak museo bat irekiko du Basque Association in Iceland elkartearen laguntzarekin. Baskasetur izenekoa, Djùpavik-en kokatuta egongo da, herrialdearen iparraldean. Bertako biztanleek sustatutako ekimena da, Europar Batasuna eta islandiar gobernuaren laguntza ekonomikoarekin.
1615ean hiru galeoi gipuzkoar Islandiako kostan hondoratu ziren. Marinel euskaldunek erlazio ona zuten bertako biztanleriarekin, baina azken neguek utzitako goseteak tentsioak eragin zituen bertako herritarren artean eta 32 marinel erailtzen bukatu zuten. Gertaera historiko hay tokiko artxiboetan jasota geratu zen, horregatik “Euskaldunen sarraskia” gaur egun ezagutu dezakegu.
Museoa hiru aldi historikoetan banatzea da proiektuaren nahia:
-
1615 urtea baino lehen gertatutakoa, atal honetan euskaldun zein islandiarren arrantza tradizioa azalduko da.
-
Sarraskiaren azalpena
-
Bi eskualdeen bilakaera gaur egun arte.
Museoak beste gai batzuk jorratuko ditu, adibidez islandiarrek eta euskaldunek haien artean hitz egiteko sortu zuten hizkuntza azalduko da: pidgin-a. Honek Reykjavik-en kontserbatzen den hiztegi bat dauka.
Albaolarekin elkarlanean
Baskasetur Albaolaren laguntza izango du, Itsas Kultur Faktoriaren ordezkariak proiektua bisitatzera joango dira eta Islandiako museoaren kideak jasoko ditu Pasaian. Bi instituzioen arteko elkarlana hiru urteko iraupena izango du, non Euskadi zein Islandiako itsas historia partekatuko dute.Gainera, Albaolako zuzendari zientifikoak, Xabier Alberdik, Djupavíken bale-txaluparen eraikuntzari lagunduko dion erakusketaren edukiak gainbegiratuko ditu.