Atzealdea Itsasoari lotutako eskulturen talde-erakusketa, Euskal Itsas Museoan

Itsasoari lotutako eskulturen talde-erakusketa, Euskal Itsas Museoan

Irailaren 29ra arte ikusgai izango den erakusketan sei artisten obrak ikus daitezke: Guillermo Olmo, María Cueto, Marijose Recalde, Dora Salazar, Gotzon Huegun eta Régis Pochelu.

Itsasoari lotutako eskulturen talde-erakusketa, Euskal Itsas Museoan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Nagusia Mikel Diez Sarasolak eta Euskal Itsas Museoko zuzendari Xabier Alberdi Lonbidek “OZEANA. 6 begirada artistiko” erakusketa aurkeztu dute komunikabideen aurrean, erakusketan parte hartzen duten eskultore batzuk lagunduta.

Ozeana sei artistaren proposamena da, eta itsasoaz duten ikuspegi berezia eta desberdina komunikazio-ozeano estilistiko berdinean bateratu, erlazionatu eta uztartzen dute. Ozeana sentimendu, sentsazio, emozio, pentsamendu eta ideien masa bat da eta, horiek adierazteko, elkarrekin ezkondu eta konektatzen diren askotariko materia, teknika, mintzaira eta estiloak baliatzen dituzte.

PARTE HARTZEN DUTEN ARTISTAK:

GUILLERMO OLMO. Arboleda, Bizkaia, 1960.
Diziplinarteko artista da, aspaldi honetan eskulturaren munduan sartu eta murgildua; hezibidez, autodidakta da, eta hastapenetan Gaur eta Emen taldeetako artista handien belaunaldiaren eragina jaso zuen. Obrak:

  • Sarea. 2018. Zura.
  • Sarea, agur itsasoa. 2019. Burdina.
  • Sarea, bizitza/heriotza. 2019. Zura.

MARÍA CUETO. Avilés, 1960.
Ehungintzako teknikak ikasi zituen goizetik, eta hainbat tapiz, pintura, zeramika eta serigrafia ikastaro egin zituen. Egun eskegitako eta landare-elementuz osatutako eskultura arinak sortzen ditu. Obrak:

  • Gota de agua. 2013. Ezkai-haziak, likidanbar-fruitua
  • Cardumen. 2019. Basa olo zuriztatua.

MARIJOSE RECALDE. Sartaguda, 1964.
Eskulturara iritsi aurretik pintura eta xilografia bezalako diziplina ezberdinak landu dituen artista. Bere obrak birziklatutako materialez osatuta daude. Obrak:

  • Cabeza escurridiza. 2004. Teknika mistoa, barakuiluak, kortxoa.
  • En el barco. 2019. Somier gaineko teknika mistoa.

DORA SALAZAR. Alsasua, 1963.
Sona handiko artista. Nhiz. Artegintzaren beste esparru batzuk ere (pintura, marrazkiak, liburuetako ilustrazioak…) jorratu arren, eskulturagintzan dihardu gehienbat. Donostian bizi zela, 1998an egindako “Acuática” serieko bi obra aurkezten ditu. Obrak:

  • Mascarón de proa. 1998. Kobrea, altzairua eta argia.
  • Cola de sirena 1998. Altzairua, burdina eta kobrea.

GOTZON HUEGUN. Lasarte-Oria, 1972.
Euskal eskultura berriari buruzko formulazioak, euskal arimaren estetikak eta Oteizak teorizatutako euskal artearen eskolak erakarritako eskultorea da. Gaur egun, zur lanketaren arloan hizkuntza berriak bilatzeko ikerketan dabil. Obrak:

  • Liquen Marino. 2017. Haritz-zura
  • Mirando al mar. 2019. Haritz-zura.
  • Itsasoko dama – Ozeana. 2010. Haritz-zura, brontzezko patina.

RÉGIS POCHELU. Hazparne, 1970.
Eskultore autodidakta da, profesionala 2004tik. Bereziki Ipar Euskal Herriko mendietako materia nagusia den hareharria erabiltzen du bere obretan. Obrak :

  • Itsasontzia. 2018. Larrungo harria.
  • Bidaia. 2010. Kantabriako harria.
  • Convencu. 2019. Larrungo harria.

Erakusketaren fitxa teknikoa

“OZEANA. 6 begirada artistiko”.

2019ko uztailaren 4tik irailaren 29ra

Ordutegia:

  • Asteartetik larunbatera: 10-14 / 16-19
  • Igande eta jai egunetan: 11-14 / udan arratsaldeko ordutegiz ere bai
  • Astelehenetan itxita

Tarifak: Sarrera orokorra: 3,00 € Sarrera murriztua: 1,50 €