Atzealdea Julián Casanova

 

Julián Casanova

Historiador

1956. Valdealgorfa, Teruel. Historia Garaikideko katedraduna da Zaragozako Unibertsitatean eta Visiting Professor Central European Universityn. Irakasle bisitaria izan da AEBetako (Harvard, Notre Dame eta New School for Social Research) eta Latinoamerikako (FLACSO, Quito; eta Santanderko Industria Unibertsitatea, Bucaramanga, Kolonbia) unibertsitate ospetsuetan. Azken urteotan irakasle bisitaria da Central European Universityn (Budapest). Hainbat aldizkari zientifikotako erredakzio kontseiluko kide da (besteak beste, Historia Social, Cuadernos de Historia de España – Buenos Aires- eta The Internacional Journal of Iberian Studies). Zuzendari zientifikoa eta Zaragozako Torrero hilerriko Memorialeko testuen egilea (Espainian Gerra Zibilaren eta Francoren diktaduraren biktimentzat eraiki den memorialik garrantzitsuena). Besteak beste, ondorengo lanak idatzi ditu: La historia social y los historiadores, De la calle al frente, El anarcosindicalismo en España, 1931-1939, La Iglesia de Franco, República y guerra civil, Breve historia de España en el siglo XX Carlos Gil Andrésekin, Europa contra Europa, 1914-1945 eta A Short History of the Spanish Civil War.

Laguntzen du

Errealizazioa

Gaizka Fernández Soldevilla

Historian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (2003), Historia Garaikidean eskuratu zuen doktoregoa EHUn (2012). Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioko Artxiboa, Ikerketa eta Dokumentazioa sailaren arduraduna da. Hainbat liburuen egile da eta sarritan idazten du El Correo egunkarian eta aldizkari akademikoetan.

Web
Denbora baterako Portletak ez dago erabilgarri.