Atzealdea Kresala Ikonografiak
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
Formatuak:
1.500 € (BEZaz salbuetsita). Gastu guztiak barne.
ZER DA?
IKONOGRAFIAK dantza proiektu tailer praktiko bat da. Genero berdintasunaren ikuspuntuaren aldeko jarduera.
Oinarria, euskal dantza tradizional garaikidea da.
RATIOAK
Talde bakoitzeko 38 ikasle gehienez.
Talde bakoitza adin maila berdinekoa.
Adibidez: (12-13/13-14/14-15/15-16).
IRAUPENA
Gutxienez bi orduko tailerra. Gehienez 4 ordukoa.
Bi egunetan. Egun bakoitzean 120 minutu.
Iraupena ikastetxe bakoitzak erabakiko du (2 edo 4 ordu).
Maiztasuna: taldeko, astean bi tailer egitea proposatzen da,
bainan ikastetxeak erabakiko du komeni zaion maiztasuna.
IRAKASLEA
Josu Sagardia Berriotxoa.
Dantza maisua, dantzaria eta irakaslea.
HIZKUNTZA
Euskara.
JARDUERA
Ikasleek dantzaren oinarriak landuko dituzte, beren adinera egokituta: gorputzaren kontzientzia hartzea, espazioaren erabilera, musika eta erritmoari buruzko lana, rolen eta ikonoen estereotipoei buruzko hausnarketa. Elkarrekin lan egitera gonbidatzen ditugu, proiektu proposamen hau guztion artean osatzeko. Adibide gisa, Soka-dantzak gizarte komunitatean duen elementu integratzaile eta kohesionatzaile modura landuko dugu gaur egungo ikuspuntutik.
TAILERRA
Aurkezpen labur baten ondoren, hasierako erritualari ekingo zaio, berotze ariketa txiki bat burutuz. Jarraian, ariketa didaktiko batzuen bitartez, urrats ezberdinak partekatzen dira eta hauek elkartuz aldairak edota esaldiak txirikordatzen dituzte. Bakarka, hausnarketarako mugimendu eta keinuen lanketa burutzen da, ikasleek aukeratutako gai zehatz baten inguruan keinuen hizkuntza dramaturgia baten bitartez dantzan txertatuz, horren inguruko erreflexioa lagun. Amaitzeko, zatika landu den material guztia osotasun batean egituratzen da. Azkenik, egindakoari buruzko bakarkako eta taldekako barne azterketa dator.
Ikastetxeak jarri beharko lituzkeen bi baliabideak:
ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKOAK
JARDUERAREN ALOR KONTZEPTUALA
IKONOGRAFIAK mundu tradizionalaren ikuspegi berriztatua eskaintzen duen dantza proiektu bat da. Keinua, artea eta mugimendua estuki lotuz gorputz bakarrean moldekatua. Ikuskera berri bat du, lengoaiaren fisikotasunera gerturatzen dena, niaren gizabanakoaren kodean, herritarron guaren giza kolektiboarekin konektatzen duen izaki bizidun gisa.
IKONOGRAFIAK proiektuan emozioa eta arrazoia uztartzen dira, pultsio animiko bilaka litezkeen ikonoen bidez, mugimendu kodifikatuaren konplizitatea bidelagun bakar dutela. Jarduera denboratik kanpo kokatzen da eta fisikoki ikusgai egiten du, keinuen bidez memorian ainguratuta geratzen dena.
JARDUERAREN ALOR ARTISTIKOA ETA HISTORIKOA
IKONOGRAFIAK proiektuarekin dantza lantzeko tresna bat ematen diogu geure buruari, halako moldez non horrek aipamen bat gehitzen dion gaur egun dantzari buruz dagoen arketipoen eta historiaren irakurketak aztertuz, beste interpretazio batzuei sarbidea emanez genero berdintasunaren ikuspuntutik aztertuz. Etenik gabe mugitzen den ezagutzazko denbora bat konfiguratzeko bulkadatik ekin, aurrez ezarritako irudikerietan hasita.
Proiektuaren harira, dramaturgiari eta emoziotik sortutako mugimenduaren koherentziari garrantzi berezia ematen zaio. Praktika zirraragarri bat, etenik gabe aldatzen dena denboraren esfera biraraziz partekatutako sentimendu bizia kodean sortzeko xedez, abangoardia historikoak eta mugimendu artistikoak lotuz, denboratik kanpoko parabola eta metaforekin batera. Euskal kulturaren ikonoak diren: Esther Ferrer, Karmele Jaio edota Itxaro Borda moduko sortzaileen obrekin euren lanak azalduz eta partekatuz.
ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKOAK
IKASKUNTZA ESPERIENTZIA BERRI GISA
Ikasleen prestakuntzarako dantza hurreratzeko lan integratzailea da, ikasle zabalentzat aurreikusita. Proiektu hezitzailea ikastetxean ekite-lerroak indartuz programa espezifikoak abian jarriz, sarbidea erraztuz pertsona babesgabeenei ere, dibertsitate funtzionala edo mugikortasun murriztua dutenei. Estrategia eta sentsibilizazio akzioak eskola-zentroetara iritsiz, dantza-komunitate ahalik eta handiena osatzeko, elkar elikatuz leku horietako begirada gurutzatuekin.
Dantza-jardunaldian gorputz-adierazpenaren hizkuntzen dibertsitateari lotutako diskurtsoen askotarikotasunari bidea ematen diogu. Ikasleentzat interesgarriak diren bilaketak egin, jakin-mina eskatzen dutenak beren prozesura zein gaur egun bizirik dauden hainbat eta hainbat kodetara hurreratzeko. Testuinguruak arakatu ohiturak sortzeko, zeintzuetan begirada lana bezain subjektiboa den, eklektizismora hurbiltzeko hautemate baterako bideak aurki ditzan.
GIZARTE BALIOAK: INKLUSIOA, GENEROA ETA ANIZTASUNA
Ikasleen heltze-bidearen barruan irudi anitzak eraiki: sortu, komunikatu eta pentsatu. Zentzumenen hautematera zuzentzen gara, jakin-minera, emozioetara, ametsen alderdirik ezkutu eta sakonenetara. Sormenaren inklusio jolasak eskainitako aukera multzo bat zabaltzeko eta erakusteko, praktikan eskuragarri bihurtzen den horretara iritsita, baita zentzu sozial sendagarri batetik begiratuta ere. Azken finean, norbaitekin komunikatzea da, zerbait komunikatzeko.
Geure buruari galderak egin ziurtzat ematen diren gauzei buruz. Elementuak txertatu –aurretik inoiz planteatu gabekoak– ordezkatzen dutenarekiko erlazioan, jarrera horrek haietara iristeko beste modu batera eraman gaitzan. Dantzak berezitasun bat baldin badauka, horixe da hain zuzen ere: generoek ezarritakoari beste paradigma bat ezartzea. Desmuntatu eta beste modu batez hautematen ikastea. Nahitaez autokritikoa izan behar duen begirada baten exijentzia inplikatzen duen urrutiratze bat.
Josu Sagardia Berriotxoa
Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzako Graduan lizentziatua Gorputz Hezkuntzako espezialitatean. Dantza irakaslea hainbat hezkuntza zentroetan. Dantza tradizionalean, akademikoan eta historikoan trebatua Kresala konpainiaren baitan. Bertako dantza-maisua eta dantzaria, 64 obra sorkuntzetan parte hartu du Euskal Herriko errepertorio koreografikoan txertatu eta zabaldu direnak. Ikastaro monografikoak ematen ditu Euskadin eta nazioartean. Hezkuntza alorrean dantzaren sentsibilizaziorako hainbat proiektuetan bidelaguna eta zenbait erakusketetan eta argitalpenetan partaide.
Euskal Herriko dantza konpainia Donostian sortua. 1993tik Faustino Aranzabal dantza maisua Kresalako zuzendari artistikoa da. Mundu tradizionala eta poetika bisuala sormenerako inspirazio iturritzat hartuta, dantza-antzezpen originalak osatu ditu emozioetatik sortzen diren mugimenduei tentu handiz erreparatuz. Ikuskizun aipagarrienak: Hostoak (1996), Soka (1998), Bestaberri (2000), Marixe (2002), Sehaska (2006), Buba eta Bubu (2011), Oteizaren kaxa beltza (2014), Zeruko (2017), Amoria & Dolore (2020), edota Aztarnak (2022) obrak dira. Abanguardia historikoen, literaturaren, arte eszenikoen eta beste diziplinekin elkar eragiten du, nazioartean euren lana erakutsiz dantza sari ugari lortuz. Hainbat kultur erakundeen edota arte zentroen enkarguzko proiektu artistikoak burutzen dituzte.
Faustino Aranzabal. Dantza tradizionalean, akademikoan eta historikoan trebatua hainbat irakaslerekin. Arte eszenikoetan graduatua eszenografia espezialitatean. Artelekuko, Macbako eta La Casa Encendidako arte-tailer ugaritan parte hartutakoa. 1993tik gaurdaino, Kresala konpainiaren zuzendari artistikoa da, talde horrentzat obra berriak sortuz Euskal Herriko errepertorio koreografikoan txertatu direnak. 2000. urtean Han dantzarako ikergunea sortu zuen. Dantza maisua da, eta ikastaro monografikoak ematen ditu Euskadin eta atzerrian. Hezkuntza alorrean dantzaren sentsibilizaziorako zenbait proiektu, erakusketa eta tailer zuzentzen ditu. Hainbat liburu idatzi ditu.