Lurazpiko arkeologiaren tailerraren zati praktikoa Isturiz-Oxocelhaya kobazuloetan burutu da
Diego Garate, arte paleolitikoan aditua, eta Aritza Villaluenga, paleontologian aditua, zati praktiko honen arduradunak izan dira.
- 550
Apirilaren 6an izan den tailerra lurpeko munduaren esplorazioan interesa duten pertsonentzat prestatu da eta bere helburua oinarrizko prestakuntza ematea izan da.
Programaren barruan kobazuloetan dauden aztarnategi mota ezberdinak azaldu dira eta detekzio eta jarduteko protokoloa planteatu dira, aztarnategi berri bat aurkituz gero.