Bilbo, 1957. uzenbidean lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean, 2015an aukeratu zuten ararteko -Euskadiko herriaren defendatzaile. Bere eginkizun nagusien artean daude Herritarren eskubideak bete daitezen zaintzea, haiek euskal herri-administrazioekin dituzten harremanetan, Euskal Herriko autonomia-, foru- eta toki-administrazioen jarduera ikuskatzea, Giza eskubideekin eta oinarrizko askatasunekin bat datozen politika publikoak sustatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak eta herritarrak gai hauekiko sentikor bihurtzea: eskubide-askatasunak errespetatzearen inguruan sortzen diren arazo eta erronkak, bereizkeriaren kontrako ekintza, arbitrariotasuna debekatzea eta euskal gizarte zibilaren solaskide jardutea, eskubideak bermatzearen gaineko arazoetan. Europako Kontseiluko nazioarteko funtzionario izan da 1985. urtetik, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko letradu, baita Konstituzio Auzitegi letradu ere, eta Eusko Jaurlaritzaren funtzionario.