Atzealdea Mariaren Bihotza Abesbatza

Mariaren Bihotza Abesbatza

2021. urteko jarduerak

Herria:

E-posta: info@mbabesbatza.com

Mariaren Bihotza Abesbatza

Mariaren Bihotza Abesbatza 35 ahots mistoz osatutako koru bat da. Gaur egun, irabazi asmorik gabeko kultura elkarte gisa dihardu, eta 1982ko irailaren 1etik dago inskribatuta Elkarteen Erregistroan.

Antxon Sierra, urte askotan abesbatzako eta eskolaniako zuzendaria izan zena, hil zenetik, abesbatzak hainbat musika zuzendari izan ditu. Gaur egun, Alain Ayerdi Gurpegik zuzentzen du korua Saioa Zuaznabarren lekukoa hartu ondoren. Alain Errenteriako bandaren zuzendaria da aldi berean, eta beste talde batzuetan ere laguntzen du zuzendari gisa.   

Elkartearen helburuak dira pertsonak musikaren bidez prestatzea eta heztea, eta musikaren artea sustatzea esparru guztietan eta, bereziki, abesbatza musikan. Helburu horiek lortzeko egiten ditu kontzertuak, zikloak, jarduera publikoak hainbat talderekin lankidetzan -horien artean nabarmentzekoa da Donostiako Txistulari Bandarekin duen lankidetza-, baita ekitaldi pribatuak ere eta, batzuetan, lehiaketa eta txapelketetan parte hartzen du. Era berean, diskoak grabatzen ditu eta abesbatzaren diru-sarrerei laguntzen dieten ekitaldi liturgikoetan parte hartzen du, hala nola ezkontzetan eta hiletetan. Mariaren Bihotzak urtero antolatzen du Antxon Sierra Oroituz zikloa, Gipuzkoan antolatzen diren bakanetako bat, eta 14 urte daramatza horretan. Ziklo horretatik Euskadiko eta beste autonomia erkidego batzuetako abesbatza eta talde instrumental asko igaro dira.

Koruak azken urteotan eskaini dituen emanaldi esanguratsuenen artean, honako hauek azpimarra daitezke:

  • 2016. urtean: Zumarragako Antiguako elizan eta Donostiako Mariaren Bihotza elizan  «Misatango» edo «Misa a Buenos Aires» obraren interpretazioa, Kepa Martínez de Albénizek zuzenduta, non obraren konpositore den Martin Palmeri maisuak pianista gisa parte hartu zuen, Tolosako Arimaz Kamara Orkesta orkestrarekin batera.
  • 2017. urtean: "Misatango" Kontzertua CDan grabatu zuen eta, Donostia 2016ko jardueren barruan, «Kalebegiak» filman jasotako Julio Medemen film laburreko musikaren grabazioan parte hartu zuen. 
  • 2018. urtean: Oñati Abesbatza taldearekin batera, hainbat kontzertu egin ziren Gipuzkoan, Gabriel Fauré konpositorearen «El Requiem, Op 48» interpretatuz Gerardo Rifón organistarekin.
  • 2019. urtean: Donostiako Mariaren Bihotza elizan, maiatzean, ASO XII zikloaren barruan, Igor Stravinskyren (1882-1971) koru misto eta haizeko boskote bikoitzerako «Meza» obra (1948) interpretatu zuen.

2021erako konpromisoak

Gure konpromiso nagusia da urtero ASO «Antxon Sierra Oroituz» zikloa antolatzea, aurtengoa XIV. edizioa izango da, musikari garrantzitsu horren irudia gogoratzeko eta Donostiako musika bizitza dinamizatzeko.

2021. urtean programa hau eskaini da:

  • ORFEOI TXIKI haur abesbatzaren kontzertua, Donostiako Orfeoiaren harrobiaren eskutik. 
  • MIREN URBIETA VEGA soprano donostiarraren kontzertua, AMAIA ZIPITRIA ZUGASTI pianistak lagunduta.
  • MARIAREN BIHOTZA ABESBATZAren kontzertua, QUEENTETTAS talde instrumentalaren laguntzarekin (OSEko kide diren musikariak), obra instrumentalak eta akonpainamendua duen korua barne hartzen dituen programarekin, eta honako konpositore hauen lanekin: Puccini (Requiem), Mozart (Kyrie), Brahms (Requiem no. IV), Vivaldi (Gloria no. I), Rutter, Elizalde, Madina eta Morricone.

2021ean ere kontzertuak eman ziren Agurainen (San Joan eliza) eta Zaragozan (Real Seminario San Carlos Borromeo eta Pilarreko eliza). Era berean, Donostiako Txistulari Bandarekin eskaintzen duen Gabonetako Kontzertuaren 25. urteurrena denez, kontzertua ETBk transmitituko du eta Caritas Gipuzkoaren aldekoa izango da.