Atzealdea MeetingPoint-TopaguneLaburra

Egitasmoaren izena : MeetingPoint-TopaguneLaburra

Eragilea : Ertza

Telefonoa
663767699
Kontaktua
Asier Zabaleta
E-posta
info@ertza.com

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Dantza

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Gorputz hezkuntza
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Inklusioa, Migrazioak, Kultura aniztasuna, Genero berdintasuna, Dantza Lengoaia bateragarria bezala.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat - Espazioaren edukiaren arabera gela bat baino gehiago izan daiteke
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
1.880,34€ (BEZa barne)
Jardueraren deskribapena:

ERTZAren TOPAGUNE LABURRA proiektua egun berean egin ahal izateko 2 orduko jarduera bat da.

- Batetik, gaur egungo kaleko dantzen ikastaroa. BREAK DANCE, COMERCIAL, HOUSE, POPPING-LOCKING, LIQUID DANCE eta KRUMP bezalako estiloetan hastapeneko pausuak Thiago Almeida eta Henrique de Souza dantzarien eskutik.Ez da dantza arloan aurretiko esperientziarik beharko. (ordu 1)

- Bestetik, “MEETING POINT” ikuskizun saritua eskoletan eskeintzea eta honen ostean ikasleekin ikuskizunean lantzen diren gaien inguruan hitzordu bat egitea. Hala nola, deserrotzea, beste herrialde batetan bizitza berri bat hasi behar izatea, kultura
aniztasuna eta generoa dantzan. Elkarrizketa Asier Zabaleta koreografoak gidatua izango litzateke. (Ordu 1)

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Ikuskizuna
- 9X9 metroko kanpoko espazioa. Azalera leuna duena (edozein jolas kantxak balio du)
- Ez da dantza zorurik edo tarimarik behar.
- Ura botako da ikuskizunean zehar, beraz kantxa bustia gelditzen da (barruan eginez gero ura kenduko litzateke)
- Soinu ekipoa konpainiak eraman eta montatuko du.

Ikastaroak
- Ikasle talde handiak segurtasun neurriak mantenduz bildu daitezkeen areto itxia.
- Musika ekipoa konpainiak eramango du.

Jarduerari buruzko txostena:

 

2005 urtean 10 eta 14 urte zituzten bi gaztetxo Brasildik Euskal Herrira abiatzen dira bakoitza bere amarekin. Ez dute elkar ezagutzen. Ez dakite nora doazen. Bata Bahíako estatutik dator eta bestea Brasiliatik. Hamar urte beranduago dantzak elkartuko ditu ERTZA konpainiak sortu behar duen lan berri baterako deialdian. Urte hauetan zehar Henriquek Break-Dance-a ikasi du Eibarren, Thiagok berriz Hip-Hop-a Donostian. Munduaren beste aldean elkar ezagutu eta gero beraien bizitzen antzekotasunez jabetzen dira. Hortik aurrera lagun minak izango dira.

Benetakoa den istorio hau MEETING POINT ikuskizuna sortzeko abiapuntua izan da. Lurralde ezezagun batetan bizitza berri bat hasteko zailtasuna, atzean utzi beharreko guztia, hizkuntza berri bat ikasi beharra, deserrotzea, bidean aurkitzen diren lagunak, mutila izanik dantzarako pasioa... Guzti horretaz eta gehiago hitz egiten du MEETING POINT-ek. Eta nor hobekiago istorio horren protagonistak baino, lehen pertsonan guri kontatu eta dantzatzeko.

MEETING POINT-en, jendeak topo egiten duen toki horietaz mintzatzen gara, eta hori gerta dadin askotan gurutzatu behar diren "putzuetaz".

Jardueraren alderdi artistiko-kulturala

“Meeting point” 2017-an aurkeztu zen lehen aldiz Leioako Umore Azoka jaialdian.
Bertan “Euskadiko Kale Ikuskizun Onenaren Saria” jaso zuen eta urte bat
beranduago Espainiako MAX sarietan, “Kale Ikuskizun Onenaren MAX Saria”. Gaur
arte 114 emanaldi eskeini ditugu mundu osoan zehar, eta bixitatu ditugun
herrialdeen artean: Brasil, Costa Rica, Hego Korea, Ungaria, Italia, Mozambique,
Frantzia eta Portugal aurkitu ditzakegu.

Ikuskizunak zuzenki konektatzen du haur eta gazteekin, bertan erabiltzen den dantzaren ikusgarritasuna dela eta. Horregatik, nazioarteko festibal askotan, eskoletan edo nerabeei zuzenduriko kontextuetan eskeini ahal izan dugu ikuskizuna.

MEETING POINT-en alderik interesgarrienetako bat, interpreteak, kontatzen den PRESENTATION istoriaren protagonistak berak direla da; eta beren azalean bizi izan dutela proiektu honetan azaldu nahi diren esperientzia asko, hala nola beste herrialde batera emigratu beharra, lurralde arrotz-batetan bizitza osatu beharra, mutilak izanik dantza gustoko dutela defendatu beharra, eta abar. Horregatik ikusleen bihotzetara zuzenean iristen da, kalitate handiko lan koreografiko bat izateaz gain, beren esperientzia lehen pertsonan kontatzen digutelako Thiago eta Henriquek.

Jardueraren arlo pedagogikoa

MEETING POINT estreinatu genuenetik egin ditugun hainbat emanaldi eta ikastaroetan, argi geratu zaigu haur eta gazteekin gai ugari jorratzeko lan aproposa dela. Ikuskizunak berak zuzenki konektatzen duelako gazteekin, eta bertan lantzen diren gaiak guri-gurian daudelako gaur egungo gazteen 6 artean. Migrazioaren gaiaz gain, deserrotzearen gaia gazteen egunerokotasunean agertzen bait da sarritan. Eta bestetik, deserrotze hori lausotuko duen lagun minaren beharra ere agertzen delarik. Hemen, bi mutil ikusiko ditugu elkarrekin dantzatzen. Bi mutil, elkarri sentimentuak adierazten. Eta guzti hori, gazteen artean oso onartuak dauden kaleko dantza lengoaiak erabiliz. Dantzari buruz genituen hainbat aurreiritzi hankaz gora jarriko ditugu: dantza nesken gauza da, mutilek ezin diote elkarri sentimenturik adierazi, dantzatzen duten mutilak ahulak dira, eta antzeko lelokeriak...

Taldea osatzen dugun guztiok dugu esperientzia zabala eskolak ematen. Thiago eta Henriquek, haur eta gazteei ematen dizkiete Break-Dance eta Hip-Hop eskolak Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Eibarreko akademietan eta Asier Zabaletak mundu osoan zehar eman ditu inprobisaketa eta sorkuntza tailerrak.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Asier Zabaletak 2004-ean ERTZA sortu zuenetik 14 ikuskizun sortu ditu bere babesean, eta beste 7 atzerriko konpainia eta antzokietan. Bere ibilbidean zehar mundu osoan eskeini ditu inprobisaketa eta sorkuntza tailerrak; hala nola, Geneba (Suitza), Manila (Filipinak), Salvador de Bahía (Brasil), Belo Horizonte (Brasil), Porto Alegre (Brasil), Recife (Brasil), Maputo (Mozambique), Heredia (Costa Rica), Chelyabinsk (Errusia) edo San Luis Potosi (Mexiko) beste askoren artean.

2015-ean, Gipuzkoako XIII Dantza Sarien barruan, IBILBIDE ARTISTIKOARI SARIA jasotzen du Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen eskutik.

Bere lanengatik sari ugari jaso ditu. Hala nola: 10MASDANZA festibalean bakarlanen lehen saria. Madrileko Zertamen Koreografikoan hiru sari. Chelyabinsk-eko (Errusia) koreografia garaikidearen lehen saria eta “Errusiako Urrezko Maskara” sari nazionaletan bi kategoriatan izendapenak. Euskadiko Kale Ikuskizun onenari saria. Umore Azoka 2013. Euskadiko Kale Ikuskizun onenari saria. Umore Azoka 2017 eta 2018-an Kale Ikuskizun Onenaren MAX saria.

Thiago Almeidak ERTZA-ren 5 ikuskizunetan hartu du parte eta SLOW konpainian ere dantzatu du. Bilbo, Gasteiz, Eibar eta Donostiako eskoletan ematen ditu Liquid, House, Popping, Locking, Comercial eta Hip Hop eskolak.

Henrique de Souzak ERTZA-ren 4 ikuskizunetan hartu du parte eta hainbat sari irabazi ditu Break-Dance lehiaketetan. Donostian eta Eibarren ematen ditu Break Dance eskolak.