Atzealdea MEMORIA HISTORIKOA ORAINALDITIK

Egitasmoaren izena : MEMORIA HISTORIKOA ORAINALDITIK

Eragilea : Aranzadi Zientzia Elkartea

Telefonoa
943 46 61 42 / 943 45 58 11
Kontaktua
Ione Zuloaga Muxika

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ondarea

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Etika

Formatuak:

Ikus-entzunezko emanaldia
Zein balio sustatzen ditu
Genero berdintasuna, giza duintasuna eta eskubideak.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH3 - DBH4
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

405€ (BEZa barne) saio bakoitzeko

Jardueraren deskribapena:

Maite Venezuelan bizi da. Orain gutxi bere ama Juana hil zaio eta eskutitz bat utzi dio berak irakur dezan. Maitek, eskutitzaren bidez, bere bizitzan ama Juanak gorde dizkion zenbait sekretu deskubrituko ditu. Horien artean, ordura arte bere amonatzat izan zuen Josefina, bere amaren izeba zela eta horrenbestez, haren semetzat zuena Juanaren lehengusua. Juanaren azken nahia, Gerra Zibilean fusilatutako bere ama Teresa eta bere osaba Jose Mari errepresaliatuaren gorpuak topatzea izango da.

Hasiera batean, ikasleei, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlari batek, bideo bidez, Maiteren nahia azalduko die. Ikasleak, ikerketaren arduradun bihurtuko dira.

Behin hori eginda, ikasleek, giza duintasuna zer den jakiteko bi jarduera proposatuko dira. Horren ostean, Gerra Zibilean zehar errepresaliatutako emakumeen berri jakingo dute, garaiko egunkarietako irudi eta gaur egungo lekukotasunen bitartez. Horrekin, emakume errepresaliatuak elkarrizketatzeko galdetegia sortu beharko dute. Bai eta datu-base bateko fitxa egin, hartarako eraso homofobo baten salaketaz baliatuz. Aranzadi Zientzia Elkarteak jarduerarako egokitutako datu-basea osatuko du.

Azkenik, zenbait dokumentu historiko eta fosa baten deshobiratze bideoa ikusiko dute, giza eskubideen urraketak identifikatu beharko dituztelarik.

Jardueraren amaieran, jarduerara egokitutako dokumentu historiko, lekukotasun eta fosa komuneko informe forensearen bidez, bi errepresaliatuak aurkitzeko txostena osatzeko gai izango dira. Txostenaren txantiloia Aranzadi Zientzia Elkarteak eskainiko du.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
  • Lekua: ikasgela
  • Iraupena: egun bat
  • Garraio beharrak: ez
  • Ikastetxeak jarri beharreko baliabideak: ordenagailuak eta orri solteak.
  • Aranzadi Zientzia Elkateak ezarritako baliabideak: fitxa betetzeko sortuko den datu-basea, testigantzak, dokumentu historikoak eta ikasleek betetzen joango diren txostena.
Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.  

Ikerketa talde batek erabiltzen dituen ohiko baliabideen erabilpena, talde lana sustatuz: ikasleei egokitutako datu-basean pertsona errepresaliatuen fitxa osatzea; aurrez egindako elkarrizketak interpretatuz, errepresaliatuei egin beharreko galdetegia formulatzea; internetaren erabilera; genero berdintasunaren sustapena, irudi interpretatiboak eta testigantzak baliatuz; dokumentu historikoen erabilpena.

 

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

Talde lana sustatuko da, beti ere, genero berdintasunetik. Giza duintasunarekin eta giza eskubideetan oinarritutako printzipio etikoekin bat datozen jokabideak landuko dira, gizartearen aniztasunekin aberastuz, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez eguneroko gatazkei irtenbideak bilatzeko.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Ione Zuloaga Muxika: 

Historialaria eta Historia Garaikidean espezializatua. Gerra Zibileko indusketetan aritutakoa. Aranzadi Zientzia Elkarteko Memoria Historikoko ikerlaria eta horren inguruko zenbait hitzaldi emandakoa.