Atzealdea Musika ekoizpen ikastaroa
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
Formatuak:
Guztira: 1573€ BEZ barne (1300€ + BEZ)
Ikasleek musika ekoizpenaren mundua ezagutuko dute, alderdi teknikoari garrantzi berezia jarriz. Musika ekoizpena duen ataletatik, konposaketari emango zaio bereziki garrantzia. MIDI, audio grabaketak eta loop-ak erabiliko dira abestiak sortzeko.
Jarduera 60 minutuko 4 saioetan banatzen da.
Lehenik eta behin DJ munduaren eta ekoizpenaren 15 minutuko
kontextualizazio bat egingo da. Historia, ekipamenduaren eboluzioa eta tekniken inguruko sarrera labur bat aurkeztuz. Jarraian, erabiliko den materialaren sarrera bat egin eta gero, praktikan jarriko da ikasleen partetik ere. Lehenengo klasean denek programan sartu arte 30 minuto eraman
ditzazke.
. Gela: Arbela elektronikoa edo proiektore bat eduki behar du gelak, ikasleak klasea jarraitu dezaten.
. 1,8m eta 90cm (gutxi gora-beherako) mahai bat.
. Entxufeak mahaitik gertu edo luzapen kable bat. Guztira gure materialak 3 entxufe toma behar ditu. Hala ere guk regleta daramagu hiruak bat egiteko. . .
Iraupena: Ordu bat aldera duten klaseak izan behar dira gutxienez.
Ikasleek Chromebook, Windows edo Mac eduki behar dute internet bidez, web orriko debaldeko ekoizpen programa (DAW) erabili dezaten.
Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.
Kultura ez zen kultura izango musikarik gabe. Musika elektronikoa, estigma guztiak kanpo utzita, entzuten dugun gaur eguneko musikan oso presente dago. Dantz-en argi dugu gure aniztasuna arte eta kulturarekin, bat egiten sortzen ditugun ebentu guztietan eta barne, noski, gure musika elektronikako
klase ezberdinetan ere.
Musika elektronikoa kultura gisa kontsideratzen da bere izate artistiko, adierazpen forma, gizartean duen inpaktua, komunitate globalaren eta sorkuntza teknologikoaren oinarrian dagoelako.
Ikasleen sorkuntza kreatiboa eta pertsonala bultzatuz eta artistiko-kultural alorreko irizpideak kontuan izanda, eskolen Musika Ekoizpen klaseak gauzatzeko aukeratutako moduak hauek dira:
. Kontzeptualak: Ikasleek musika elektronikoan eta bere ekoizpenaren tekniketan oinarritutako kontzeptuak ulertzeko eta aplikatzeko gaitasuna aztertuko da, abestien estruktura, tempoa, harmonia eta konposaketa.
. Interpretatiboak: Ikasleek beren estilo eta ikuspegi artistiko propioa interpretatzeko eta adierazteko gaitasuna aztertuko da; musika egiteko hautapenaren, soinuak maniplulatzearen eta nahasketa erakargarrien sortzearen bidez.
. Artistikoak: Originaltasunaren balidazioa egingo da sorkuntzan eta musikaren aurkezpenean, baita estilo eta genero musikalen artean esperimentatzean ere.
. Narratiboak: Abestiak sortzerakoan istorioak edo emozioak eta mezuak transmititzeko gai gara.
. Ekoizpenekoak: Ikasleek beren identitatezko konposaketa egitearen gaitasuna baloratuko da.
. Historikoak: Musika elektronikoaren historia eta garapenaren ezagutza eta ulermenaren balioazioa egingo da, baita DJ eta musika ekoizpenaren kulturaren garapenean eragiten duten izen nagusiak, artistak eta gertaerak ere.
Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.
Alderdi pedagogikoan, laburbilduz, lantzen diren balioak; inklusioa, berdintasuna, parte hartzea, praktika, arazo azterketa eta konponketa, talde lana, teknologia, kultura eta espresio pertsonala dira.
Inklusioa, Berdintasuna eta Partehartzea: Musika Ekoizpen ikastaroak inklusiboak dira eta berdintasuna lantzen dute, guztien arteko parte hartze ingurunea sortzen da. Ikasle guztiek aukera izan behar dute beren gaitasunak garatzeko eta parte hartzeko.
Praktika: Musika Ekoizpen ikastaroak lan praktikoa dute lehenengo klasetik. Ikasleek egiten ikasteko, praktikan jarriko dute teknologia berrien erabilera eta musika ekoizpen teknikak.
Arazoak aztertu eta konpondu: Ikas-zerrenda ikasten doazen eran, arazoak sor daitezke eta proaktibitatearekin kudeatu behar dituzte.
Kolaborazioa, Talde Lana: Ikasleek talde lanean ibiltzea sustatu behar da, elkarlana eta partekatzea bultzatuz.
Iraganeko Esperientziak Irakaskuntzan Sartzea: Irakasleek iraganeko esperientziak eta gaitasunak transmititzen ditu. Kasu praktikoak eta esperientziak erabili behar dira irakaskuntza-prozesua bultzatzeko.
Teknikak eta Teknologiak Irakasteko Estrategiak: Musika ekoizpen teknikak eta teknologiak erabiltzeko estrategiak argi eta garbi irakatsiko dira.Irakasleek ahalik eta erabilera errazena eta efizientea eskaintzen dute ikasleek ulertu eta praktikan jartzeko.
Espresioa pertsonala eta kreatibitatea: Musika Ekoizpen ikastaroetan kreatibitatea eta bakoitzeran espresioa lantzen dira, ikasleek euren estilo propioa garatzen eta beren musika gustu pertsonalak eta honen erreprodukzioa.
Etika eta Jarrera Profesionala: Musika Ekoizpen ikastaroak etika eta jarrera profesionala sustatu behar dute, ikasleek industriaren ereduak eta praktikak ezagutu eta bertan aplikatzeko prest izan behar dira.
Kultur Industria: Musika Ekoizpen ikastaroetan ikasleak kultur industria ezagutu eta lanbide-esparru horretan lan egiteko aukera izan dezaten informatuko da.
Aurkezpen eta Komunikazioak: Musika Ekoizpen ikastaroetan, komunikazio eta aurkezpen ikasketa praktikan jartzen da. Ikasleek musikaren bidez ideiak argi eta garbi adierazi eta ikusentzuleekin harremanetan jartzeko prest izan daitezen.
Dantz proiektuen laborategi eta marka kulturala da, eta musika elektronikoa du ardatz. 8 urteko ibilbidean, hainbat proiektu garatu dira, esaterako, nazioarteko 8 jaialdi eta 80 Dantz Point ekitalditik gora. Horregaitik, Dantz erreferentzia marka bilakatu da sektorean, eta artista eta eragileen komunitate handia sortu du estatuan eta nazioartean.
Dantz-ek ez ditu ekintzak Euskal Autonomia Erkidegoan soilik gauzatzen.
2022an Europara hedatu da eta proiektuaren nazioarteko zabalkundeari hasiera eman dio.
2021etik DJ eta Musika Ekoizpen ikastaroak eskaintzen ditu ikastoletan eta helduentzat udaletxeko programa ezberdinekin eta gure egoitza bertan ere.
Profesionaltasunaren, lan onaren eta kalitate beraren, adibide gisa dugu Dantz, euskal erakunde guztien eta enpresa ugarien etengabeko laguntza eta lankidetza izanaz gainera.
LAGANT (Lander Agirreurreta Antelo) irakaslea, 20 urteko esperientzia du DJ bezala eta ia beste 20 musika ekoizpenean. Gipuzkoako eta nazioarteko musikategi ezberdinetan aurkeztu du bere proposamen artistikoa. Azken 3 urtetan DJ eta musika ekoizpena irakasten du ere haurrei, gazteei eta helduei. Irrati saioak egiten ere du esperientzia.