Atzealdea Kazetari lekukoak: gerra eta gatazka egoeran dauden berriemaile eta fotokazetariak
Mahai-inguru moduko eztabaidak, erakusketatik haratago zabaltzen direnak eta XX. mendeko Europako historian zehar ibili diren beste indarkeria-mota batzuk aztertzea ahalbidetzen dutenak: totalitarismoak, gerrak, kolonialismoa, terrorismoa, jazarpena eta sexu-indarkeriak... eta, gaur egungo ikuspegitik, inplikatzen dituzten gai nagusiak jorratzea: sozialak, politikoak, moralak eta berez kulturalak.
Edukiaren deskribapena: Gerra eta gatazka egoeran dauden komunikabideen presentzia funtsezkoa da gertakariak erregistratzeko, eta beti piztu ditu eztabaida etiko handiak lanbidean: nola izan indarkeriaren lekuko, krudelkeria, giza eskubideen urraketa sistematikoa, nola eman informazioa, non kokatzen diren lanbidearen eskakizunak eta non etikaren eskakizunak. Jon Sistiagak eta Patricia Simónek, belaunaldi ezberdineko bi kazetarik, gai horiei buruz hitz egiten dute, gerra eta gatazka guneetan izandako esperientzietatik, Balkanetako gerratik Lesbos eta Moirako errefuxiatuen krisira.
Koordinatzailea: Edurne Portela
Parteartzaileak: Patricia Simón, Carlos Hernández
2021/06/15
Edurne Portela
Patricia Simón
Carlos Hernández