Atzealdea Ondare garaikidea: Kontraesana?

Ondare garaikidea: Kontraesana?

ENTZUN

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak 2017az geroztik antolatzen duen Ondarea Orain programa aurkikuntza horiek guztiak gipuzkoar gizarteari azaltzeko asmoz jaio zen.

Edukiaren deskripzioa: Mugimendu modernoaren arkitekturako lan gehienak material, teknologia eta programen esperimentazio modura sortu ziren. Ez zen jarraipen historikoa izango zutenik pentsatzen, uste baitzen belaunaldi berriek esperimentatzen jarraituko zutela, eta beraz, zaharkituta gelditu zena ordezten. 80ko hamarkadatik aurrera, ordea, obra horietako batzuk zuten garrantziaz jabetzen hasi zen jendea, horietako asko eraisten ari zirela ikustean.  Hitzaldian Europa mailako kasuak eta eman zaizkien irtenbideak aurkeztuko dira, argi utzita ez dagoela guztientzako balio duen irtenbide orokorrik edo konponbiderik eztabaidaz gain.

Parte-hartzailea: Iván Blasi