Atzealdea ORDIZIAKO UDALA
Herria: Ordizia
Web orria: https://www.ordizia.eus/ordizia-bizi-herria
E-posta: kultura@ordizia.eus
1985 urteaz geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, lurraldean egiten den musika barrokoaren jaialdi bakarra egiten da Ordizian. Orain dela urte batzuk Bach Musikaldiaren babesean egiten zen, baina 2001 urtetik aurrera, bide berezia hartu zuen eta Barroko Aire izena hartu zuen orduan.
Interpretatzaile ugari izan da jaialdian, Euskal Herrikoak, hala nola, Donostiako Orfeoia, Donostiako Talde Barrokoa, Peñaflorida kapera, Iruiñeako Katedraleko Musikako Kapera, Asier Polo... baita nazioartekoak ere, hala nola, Jordi Savall, Trevor Pinnock, Oxforeko New Collegeko abesbatza, Lluis Claret, Marta Almajano...batzuk aipatzekotan.
Interpretatzaileak aukeratzeko, beti kalitatea izan da irizpide nagusia jaialdiaren antolaketan; eta bertako interpretatzaile edo taldeak ere ikusteko aukera ematea.