Atzealdea PAUSUZ-PAUSU: BAI, EZ ETA MUGAK PRAKTIKAN
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
Formatuak:
Guztira: 1200€ (Oinarria 991,74€ + BEZa 208,26€)
Adosmena praktikatzea role-play bidez.
Proposamen hau taldeko jolas eta role-play dinamiketan oinarritzen da, modu dibertigarrian eta esparru zaindu baten barruan “ez, bai, agian” esatea praktikatzeko, baita horri buruz hausnartu eta sentitutakoa partekatzeko ere.
Adosmena jolasen bitartez praktikatuko dugu, “bai, ez eta agian” esaten. Jolasean oinarritutako saioak izango dira, parte hartzaileak, bizitakoari buruz hausnartzeko eta partekatzeko aukera emango da, eta tailerretik kanpo praktikatzeko proposamenak luzatuko zaizkie. Saio bakoitzean, dinamika ludikoak eta parte-hartzaileak egingo dira, bai talde handian, bai talde txikiagoetan; adostasunaren praktika ulertzeko eredu batzuk aurkeztuko dira.
Lehenego saioan prozesuaren nondik norakoak azalduko ditugu ere. Prozesu honek saio batetik bestera praktikatzea proposatzen du, bigarren eta hirugarren saioetan tailerrean sakondu ahal izateko. Tailerra gauzatu baino lehen irakasleari gelan hainbat saiotako aurre-prestaketa egiteko materialak bidaliko zaizkio, baita saioa eta gero hausnarketa saioa egiteko ere.
Lekua: gela gardena.
Iraupena: ordu t´erdi saio bakoitzeko gutxi gora behera
Ikastetxeek eman beharreko baliabideak: aulkiak edota kuxinak.
Irakaslea edo tutorea saioan egotea ezinbestekoa da.
Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.
Adostasuna edo adosmena gai kritikoa da gure gizartean. “bakarrik bai da bai” legea daukagu, zalaparta handia eragiten ari dena. Badakigu pertsonen gorputz-autonomia sistematikoki errespetatzen ez duen gizarte batean bizi garela, umeengandik hasita. Askotan, bizi izan nahi ez ditugun egoera asko onartzen ditugu.
Tailer hau aktore-entrenamenduaren tresnez baliatzen da, hala nola inprobisazioaz eta jolasaz, mugak adierazteko praktika eta entrenamendura hurbiltzeko. Badakigu beste pertsonak bezala jokatzeak enpatia areagotzen duela eta pertsona guztien baliabideak zabaltzen dituela.
Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.
Proposamen hau bereziki gazteentzat dago diseinatuta. Gazteek premiazkoa dute tresna horiek edukitzea, beren harremanak agentzia pertsonalean eta beren autonomian oinarrituta bidera ditzaten.
Tailer honen bidez, entzutea eta errespetua lantzen ditugu, modu fin batean, eta gure hartu emanetan aniztasuna, generoa, inklusioa eta etika zaintzea ahalbidetzen du.
Erabilitako metodologiek talde fazilitazioaren ikuspegiaren osagai sendoa dute; izan ere, horren helburua, hain zuzen ere, adostutako esparru baten barruan parte-hartzea bideratzea da.
Tailer honek lotura zuzena du etika irakasgaiarekin, eta modu dibertigarrian eta esperimentalan praktikatzeko, baita hausnartzeko ere. Hortik haratago, bizikidetza ikasteko zeharkako konpetentzia lantzen da bete-betean.
Azkenik, gure bizitzetan hain funtsezkoa eta garrantzitsua den adostasunaren gaiari honela heltzeak, bai gazteentzak, baita helduentzat ere, eragin handia izan dezake ikastetxean ikaskuntza-esperientzia berri gisa.
Maria Alonso del Val aktorea, prestatzailea eta taldeen bideratzailea da.
Aktore gisa 1999an hasi zen TAEn, antzerki fisikoan eta sorkuntza kolektiboan trebatu zen Londresen GFAren espezializazio bekei esker. Euskal herriko hainbat konpainiatan lan egin du eta 2011ko Donostia Saria jaso zuen Dejabu Panpin Laborategiko Gure Bide Galduak lanarekin. Arte eszenikoetako eta gizarte-antzerkiko hezitzaile gisa lan egin du, hainbat testuinguru eta taldetan.
IIFACEk egiaztatutako talde prozesuen prestatzailea eta bideratzailea da, eta 2016tik proiektu partehartzaileak sustatzen ditu Donostian.
2020tik, adostasuna eta horren praktika modu jarraituan ikertzen ditu, adosmenari buruzko prestakuntzetan parte hartuz, bai aurrez aurrekoak baita onlinekoak ere.