Atzealdea BELÉN ARÉVALO Agerpenak, paper gaineko arkitekturak

BELÉN ARÉVALO Agerpenak, paper gaineko arkitekturak

BELÉN ARÉVALO Agerpenak, paper gaineko arkitekturak Erakusketa berria Zarauzko Photomuseumen 2024ko irailaren 3tik urriaren 20ra. Asteartetik igandera 10etatik 14ra eta 17tik 20ra.

BELÉN ARÉVALO Agerpenak, paper gaineko arkitekturak

Agerpenak, paper gaineko arkitekturak

 

Zarauzko Photomuseumen, aldi baterako erakusketen programazioan, Belén Arévaloren “Agerpenak, paper gaineko arkitekturak” izeneko proiektua ikusgai izango da  irailaren 3tik aurrera. Paperean eta metalean tolestutako  pieza hauek, begiratzeko modu desberdinen ideiaren inguruko proposamen kontzeptual bat dakarte.

 

Erakusketa honetan, piezak hormen gainean flotatzen erakusten dira; horrek ikusleengan ilusio optiko bat sortzen du, eta begiratzeko ekintzara eramaten ditu, esperientziak sortuz eta irudimenaren garrantziaz hausnartzera gonbidatuz. Era berean, lan bakoitzak QR kode bat du, sorkuntza bakoitzaren hirugarren dimentsioa bideo baten bidez ikusi ahal izateko. Bideo horretan, piezen xehetasunei erreparatzen zaie piezaren inguruko ibilbidean.

 

Belen Arévalok kalitate laminar zehatz, sintetiko eta biribileko irudiak sortzea lortzen du, batez ere paisaiak irudikatuz. Irudi horiekin, gauzen oroimena, haien trinkotasuna, bi dimentsiotakoa izanen li-tzateke, azalekoa bakarrik, eta narratiboa dena, ikonikoa dena, irudikatzen dutena an-tzemanen litzateke horietan. Baina argazkizko horren kronika grafikoa, artistaren hitzetan azaleko kalitatea besterik ez da. Lamina hori irudiek tratatzen dituzten erupzio, presio eta tolesturen mende jartzen denean, gizakiak bere baitan dituen eta inguruan proiektatzen dituen argi-itzalen hiru dimentsioak azaleratzen dira. Gainera, tolesdurak naturalak izatea lortzen du, laztan edo mugimendu sismiko bat, paisaiari ikuspegi desberdinetatik begiratu beharra duen diskurtso bihurri baten antzeko zerbait.

 

Belen Arévalok diziplina anitzeko artistatzat du bere burua. Iruñean jaioa, Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hainbat diziplinatako lantegiak egin ditu estatu osoan barna, besteak beste, xilografia, litografia, argazkigintza edo zeramikakoak. Prestakuntza horri esker, adierazteko garaian baliabide ezberdinak erabiltzeko aukera izan du, eta horrela, baliabide horiek berak adierazi nahi duenera egokitzeko. Sorkuntzaren arlo guztietan esperimentatzea gustatzen zaio eta argazkigintza, pintura, obra grafikoa, eskultura edo bideogintza ditu adierazpide.