Atzealdea Ekiten duten liburutegiak: harrera Liburutegia haur eta gazte migratzaileekin, familia-erreferenterik gabe
Edukiaren deskribapena: Liburutegi publikoak hiria, auzoa eta, Purchenako (Almeria) liburutegi publikoaren kasuan, zerbitzatzen duten herria bera dira. Ideia horretaz konbentzituta, landa eremuko liburutegi txiki honek Harrera Liburutegia jarri du abian, gazte etorkinen eta herrikoen arteko ikaskuntza-, prestakuntza- eta bizikidetza-jarduerak sustatzen dituen proiektua, adingabeen hainbat zentrorekin eta beste eragile batzuekin lankidetzan. Bere lanak hainbat sari jaso ditu Estatuan eta nazioartean.
Partehartzaileak: Manuel Sola Bernabé, Purchenako Liburutegi Publikoa (Almería)
Bio: Manolo Sola, Bibliotekonomian diplomaduna, liburuzaina da Purchenako (Almeria) liburutegi publiko onenean. Soldata beragatik, Erasmus+ programaren bidez nazioarteko gazte-jarduerak sustatzen dituen Gazte Informazio Zentroko arduraduna da.
Ziur dago liburutegi batek bere inguruko beharrei erantzun behar diela, eta, horren ondorioz, Harrera Liburutegia sustatu zuen, etorkin adingabeentzako hainbat zentrorekin lankidetzan. Afrikako gazte etorkinekin ikaskuntza-, prestakuntza- eta bizikidetza-jarduerak garatzen dituen proiektuak sariak jaso ditu Estatuan eta nazioartean.
Bere herriko liburutegi bakarrera bisitan bazatoz, arazorik gabe ezagutuko duzu, bertako langile bakarra izateak bihurtzen baitu bere udalerriko onenean.
2021/10/22
Manuel Sola Bernabé