AURKEZTU ZURE PROPOSAMENAK: KULTURA ESKOLA KATALOGOA
Bidali zure proposamena martxoaren 31 arte kulturaeskola@gipuzkoa.eus helbidera. Horretarako informazio guztia Kultura Eskolaren webgunean aurkituko duzu
- 2147
![AURKEZTU ZURE PROPOSAMENAK: KULTURA ESKOLA KATALOGOA](/documents/4558908/20909668/Ke+logoa+cmyk+-+K+gorria.jpg/cbab6f45-06e6-bd15-3fc1-28c075d9e9a6?t=1615294598000)
Martxoaren 31 arte jasotzen diren proposamenak programako hurrengo deialdian ikastetxeei eskainiko zaien katalogoari gehitu ahal izango zaizkio, 2023-2024 ikasturtean garatu beharreko jarduerak aukeratu eta programatu ahal izan ditzaten.
Hala ere, egun horretatik aurrera, katalogoak irekita jarraituko du, kultura- eta arte-eragileek etorkizunean egingo diren deialdietan sartzea eska dezaten uneoro.
Gipuzkoako bigarren hezkuntzako (12-16 urte) ikastetxeei zuzendutako Kultura Eskola programak hainbat arlotako (antzerkia, dantza, musika, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, literatura eta kultur ondarea) sortzaile eta eragile kulturalen proposamen artistiko-kulturalak biltzen ditu.