Ikerketa Irakaslea da ad honorem Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko Filosofia Institutuan (CSIC). Münster-eko Wilhems-Universität-en eta Madrilgo UAM-en eskuratu zituen doktoregoak. Filosofia Institutuko zuzendari izan da, baita “La filosofía después del Holocausto” proiektuaren ikerlari nagusia ere. Bere argitalpenik berriena da El tiempo, tribunal de la historia (2018). Halaber, artikuluak idazten ditu El País, El Periódico de Catalunya eta El Norte de Castilla egunkarietan.