Atzealdea Abian da ‘Ideiak 2023’ deialdia, mugaz gaindiko partaidetzazko proiektu berriak sustatzeko ekimena

Abian da ‘Ideiak 2023’ deialdia, mugaz gaindiko partaidetzazko proiektu berriak sustatzeko ekimena

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako departamenduak 300.000 euroko aurrekontua jarriko dute egitasmo parte-hartzaileak garatzeko helburuarekin.

Abian da ‘Ideiak 2023’ deialdia, mugaz gaindiko partaidetzazko proiektu berriak sustatzeko ekimena

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseiluak 300.000 euro jarriko dituzte bi lurraldeetako elkarte ala norbanakoek taldean aurkeztutako proiektu berrien garapenerako. Aurten ere, bi lurraldeen arteko loturak estutzea xede duten proiektuak garatzera bultzatu nahi dituzte herritarrak Ideiak 2023 ekimenaren deialdi berriaren bitartez. 

Proposamenak uztailaren 9ra bitartean aurkez daitezke www.gipuzkoa64.eu helbidean, bertan xehetasun guztiak aurki daitezke.Gipuzkoan biziz gero, 16 urtetik gorako edozein herritar, bakarka nahiz taldean, aurkez daitezke deialdira. Irabazi asmorik gabeko herritarren erakundeak ere aurkez daitezke, edozein dela ere haien forma juridikoa eta izaera.baldin eta  interes kolektiboak defendatzea badute helburu. Onartutako proposamen bakoitzak 20.000 euroko diru-laguntza jasoko du gehienez.  Berrikuntza gisa, edizio honetako baldintza izango da aurkeztutako proiektuek bi lurraldeetako sustatzaileak izan behar dituztela taldean. 

Ideiak egitasmoa 2022an abiatu zen, eta lehen deialdi horri esker, mugaz gaindiko 8 ekimenek jaso dute jada bultzada ekonomikoa gure lurraldean. Besteak beste, Bidasoa Bizikletan proiektuak,  Larrun École ikastetxean Lehen Hezkuntza irekitzea eta dagokion hizkuntza-proiektua garatzeko proiektuak ala Euskadi osoan eta Akitania Berrian lan egiten duten gizarte-izaerako zenbait elkarteren arteko lankidetzaren bidez bi lurraldeen arteko igarobidean  dauden migratzaileen bizipenak jasotzeko Ahotsak proposamenak izan ziren hautatuak iazko deialdian. 

Gipuzkoa64.eu webgunean aurki daitekeen informazioaz gain, ekainaren 20an, 15:30ean, Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz Gunean (Gipuzkoa Plaza z/g - 20004 Donostia) aurkezpen orokorra egingo da, interesa duen pertsona orori irekia. Teams bidez ere jarraitu ahal izango da saioa, aurrez izena emanez gero. Horretarako, ekitaldia behar bezala antolatu ahal izateko, parte hartuko duten pertsonei eskatzen zaie mezu elektroniko bat bidal dezatela partaidetza@gipuzkoa.eus helbidera, «Mugaz gaindiko aurrekontu parte-hartzaileak» deialdiari erreferentzia eginez gaian eta Guneara zenbat pertsona joango diren adieraziz, edo, hala badagokio, helbide elektroniko bat emanez Teams-eko saioaren esteka jasotzeko.