Atzealdea TXALAPARTA HUTSA, eskola-kontzertua.

Egitasmoaren izena : TXALAPARTA HUTSA, eskola-kontzertua.

Eragilea : HUTSUN TXALAPARTA TALDEA

Telefonoa
628 09 65 01 / 607 48 23 38
Kontaktua
Anai Gambra Uriz

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Musika

Formatuak:

Arte eszenikoen zuzeneko emanaldia
Zein balio sustatzen ditu
…): Txalaparta eta musikaren balioak sustatzen ditu, hala nola pertsonen arteko errespetua, elkarentzuteko gaitasuna, elkarlana, ikaskuntza, sortzeko grina, musikarekiko pasioa eta pertsonen aniztasunen onespena.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
12 urtetik gorako pertsonentzat zuzenduta dago.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
: Gehienez 65 pertsonentzat, beti ere espazioak baldintza aproposak eskeintzen baditu. Pertsona gehiago parte hartu nahi izatekotan, kasuz kasu eta zentro bakoitzarekin, aztertuko genuke.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Saio bat 850€( BEZa salbuetsita)

Jardueraren deskribapena:

Txalapartaren jatorria, hamarkadaz hamarkada bizi izan duen garatze prozesua eta gaur egun bizi duen egoera hitzez azaldu eta musikaz gorpuzten dugun ibilbide musikala dugu. Baserrian ohol batean inprobisatutako saiotik, partitura bitartez ikasitako melodiara joaten den ibilbidea, kontzertu didaktiko formatuan aurkeztua.

Horretarako, eszenatokian 6 txalaparta ezberdin erabiltzeaz gain, pausoz pauso, ohitura honek bizi izan dituen aldaketa fisiko eta musikalak hitzez azaldu eta joaldiekin adierazten ditugu. Aspaldi ezagutu genuen baserriko ohitura, eta gaur egungo txalaparta elektronikoa lotzen duen bidea, ikusleak eta gu, elkarrekin eginez.

Baina txalapartaz gain, beste musika tresna batzuk ezagutzeko aukera izango dugu. Tobera eta Kirikoketa, txalapartarekin harreman estua duten bi ohitura hauek, hurbiletik ezagutuko dituzte ikusleek. Garai bateko lanak ziren sagardo eta burdingintza inguruan ezagututako aldaerak hauek, aurkeztu eta gaurkotasunetik aztertuko ditugu.

Kontzertuaren helburuak aurrera eramateko 6 txalaparta ezberdin erabiliko ditugu: tradizionala, afinatua, harrizkoa, kirikoketa, tobera eta elektronikoa. Musika tresna bakoitzak bere tinbrea, bere itxura eta bere ezaugarriak dituela, ikusleek aldaketak entzuteaz gain, ikusiko dituzte.

Kontzertuaren hiru momentutan bolondresak aterako dira txalaparta tradizionala, kirikoketa eta tobera jotzera. Osotara 6 pertsonek joko dute, eta bide batez, jotzea posiblea dela erakutsiko diete beste ikusle guztiei.

Horretaz gain, gure azalpenak indartzeko, proiekzio baten bitartez irudi eta bideoak erabiliko ditugu ibilbide honen protagonistak ezagutu, entzun eta ikusi ahal izateko.

         Jarduerak 45-55 minutuko iraupena izan dezake kasuz                kasu eskolaren beharretara egokituta

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

-Tokia: Musika gela, ospakizun-aretoa, eskolako gela arrunt batetan edo, eguraldiak baimenduko balu, patioan ere egitea posiblea izango genuke.
-Soinu ekipoa: Beharrezkoa izango balitz, guk dena eramango genuke. Entxufe bat beharko
genuke, besterik ez.
-Proiektorea: Jarduera egingo genuen espazioak, proiektorea izango balu, erabiliko genuke.Bestela argazki haundi batzuk erabiliko genituzke gure azalpenak indartzeko.

-Kontzertua aurretik:

Eskolara kontzertua hasi baina 90' lehenago iritsiko ginateke furgonetaz. Bertan, eskolako arduradunak gu jaso eta tokia erakutsiko liguke.

-Furgoneta ahalik eta gehien hurbiltzea eskertuko genuke.

Hurrengo 45 minututan gure materiala furgonetatik atera eta gure tresneria prest utziko genuke.

-Kontzertua ondoren:

Dena jaso, kargatu eta 45 minututan alde egingo genuke.

Jarduerari buruzko txostena:

ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA:

TXALAPARTA HUTSA kontzertuak, gure kulturaren ikono bat baino gehiago den ohitura batean sakontzen du. Inork inoiz azaldu ez duen moduan, kontzertu honetan, gurea den adierazpen artistiko-kultural hau, textuinguru historiko baten barne kokatzen dugu.

Txalaparta ikuspegi ezberdinetatik azaltzen dugu. Erabilpenaren aldaketak, txalapartarien ezaugarriak atzo eta gaur, organologia eta musika sortzeko tresna moduan.

Euskal kutsua zuen guztiarekin bat, Francok debekatu eta gero, desagaertzear egon zen ohitura horretatik gaur egungo txalaparta garaikidera nola iritsi garen azaltzen dugu. Honen inguruan, gizarte geroz eta globalago baten parte izateak, musika tresna eta ohiturari sortarazi dizkion aldaketak musika eta hitzen bitartez azaltzen ditugu.

Horrela, garai batean Ez Dok Amairu-k hasitako bideari, eta hamarkadaz hamarkada beste askok jarraitu zuten bide horri, jarraipena eman nahi diogu.

Izan ere txalaparta euskal adierazpen artistiko eta kulturaren ondarea da. Folklore dantza taldeetatik gaztetxeetara, manifestazioetatik musika estudioetara, eszenatokietatik AEKren tailerretara eta horrela, plazaz-plaza, ohitura hau euskal kulturaren berpiztearen lekuko eta adibide izan dela uste dugu. Horregatik orain, 60 urte eta gero, gure kontzertuarekin berpizte hori adierazi nahi dugu.

Aldiz kirikoketa eta toberarekin munduko beste kulturekin ditugun antzekotasun batzuk nabarmentzen ditugu. Lana musikatuz, arinagoa da, hemen eta han, hori unibertsala da, gizakiona. Gure kasuan sagarra edo burdina jotzeko adibidez, baina hamaika dira munduan zehar topatu ditzazkegun lan eta musikaren arteko harremanaren adibideak.

 

ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA:

Horrelako ehun kontzertu baino gehiago egin eta gero, kontzertuak ikusleengan arrastoa uzten duela argi dugu. Ikusle askok esaten digute: “asko gustatu zait kontzertua, baina hostia, pila bat ikasi dut” eta hori da guretzat helburua bete dugunaren seinale.

Helburuak:

-Txalaparta, bere historia, protagonistak eta garapena ezagutzea.

-Kontzertu atsegin bateaz gozatzea.

Metodologia: -Ahozko azalpenak, argazkiak eta bideoak erabiliko ditugu txalaparta ezagutarazteko. -Eszenatokian ditugun txalaparta mota ezberdinak jo eta erakutsiz. -Sortzen dugun musikaz erakutsiz.

Ikusleek lehenengo pertsonan sentitzen dute azaltzen duguna, eta modu honetan, gure azalpenak entzuteaz gain, ikusi, bizi eta sentitzen dituzte. Eta horrela, bizitako zerbaiten moduan, haien barnean gordetzen dute.

Honetaz gain, musika munduan eta batez ere txalapartan munduan sakontzea eta ikastea posiblea dela erakusten diegu ikusleei. Izan ere, gu, Hutsun, horren adibide garbia gara, 20 bat urtekin hasi bait ginen musika ikasten, eta gaur egun lehen mailako musikariekin ibiltzeko auekera dugulako.

Bestetik autoikaskuntza, konpromezua eta ahalginaren erronka erakusten diegu. Txalaparta ezin bait da modu reglatuan Nafarroan ikasi, eta gu horretan daramatzagu 20 urte, beti ikasten.

Azkenik txalaparta izan delako arlo askotan ikertzeko arrazoia.
Musikaren teoria (Musika).
Euskal Herriko historia (Historia).
Egurraren eta beste materialen ezaugarri fisikoak (Fisika eta Kimika).
Beso eta sorbalden giharren izenen ezagutza (Gorputz Heziketa).
Erritmoaren teoria (Matematika).
Txalapartaren afinazioa (Teknologia).
​​​​​​

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Mikel Urrutia (Iruñea, 1982): 1999tik txalapartari autodidakta, JoTtaKun taldearen sortzailea eta Iruñeko Txalaparta Topaketaren sustatzaile nagusietako bat. Orduztik eta Hutsun taldearen sorrera arte, ekintza musikal pila batetan parte hartu du, bai musikari bai irakasle gisa. Kontzertuak, tailerrak, ikastaroak denetarik egin du Nafarroako txalapartarien erreferentea bilakatu arte.

Anai Gambra Uriz (Iruñea, 1983): 2001tik txalapartari autodidakta. Lleidan eman zituen bere lehen urteak txalapartari moduan eta bertan “JoTtaKun -Lleida-” sortu zuen. Horrekin bat Lleidako Txalaparta Topaketa, ikastaroak eta kontzertu mordo bat eskeini zituen. Horretaz gain txalapartaren afinazioari buruzko ikerketa zientifikoa aurrera eraman zuen “UDL Universidad de Lleidan”.

Hutsun (2012): Mikel, Anai eta Simonek sortu zuten taldea helburu zehatz batekin: Sorkuntza artistikoan, dibulagazioan eta tresnari buruzko ikerketan sakontzea. Orduztik ez dira gelditu, eta beste gauzen artea, urte hauetan hau egin dute:

-500 aktuazio baino gehiago. Hoietatik 70 Txalaparta Hutsa eskoletan.

-Bost ikuskizun artistiko propio ekoiztu: Txalaparta Hutsa, Baratzean, Urbasa, Artze eta Sagar Lantegia.

-Bi diska plazaratu: Baratzean eta Artze

-Beste ekoizpen artistiko ezberdinetan parte hartu dute: Classic ChillOut (2022), Bodas de Sangre (2021), Lauarin Dantzaren “Zubi” (2021), Koma taldearen “la fiera nunca duerme” (2019), Mielotxin taldearen “Alan Lomax in memorian” (2017), Lurrak (2016), Basajaun (2016), Magnificat (2015),...

-Lehenego Txalaparta Kongresu Mundiala antolatu genuen 2015. urtean.

-Ikastaroak pertsona heldu eta haurrekin.

-Master Class-ak Bilbon, Araian, Iruñean, Iruñeko Goi Mailako Kontserbatorioan.

 

Iruzkina_Patxi Larrainzar IP (Iruñea):

https://patxilarrainzar.educacion.navarra.es/web/argazkibideoak/2022/04/01/hutsun-txalaparta-2/

Iruzkina_San Fermin Ikastola (Zizur):

https://www.sanferminikastola.eus/albisteak/kultura/hutsun-txalapartarien-emanaldia-ikastolan

Dokumentu osagarriak