Atzealdea "Zirkuola lantegian zirku diziplinak jorratzen"

Egitasmoaren izena : "Zirkuola lantegian zirku diziplinak jorratzen"

Eragilea : Berdinki zirku garaikide elkartea.

Telefonoa
699002604 / 606084987
Kontaktua
Irati/koldo

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Zirkua

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Musika
Gorputz hezkuntza

Formatuak:

Tailer partehartzailea
Zein balio sustatzen ditu
○ Zirku tekniken praktika eta ikasketak kooperazioa, solidaritatea, esfortzua, superazioa, komunikazioa, autoestimua eta parte-hartzea bezalako balioak lantzea ahalbidetzen du, trapezioa, akrobazia, malabare edo oreka bitarteko. ○ Zirku diziplinek lotura komunitarioak eta saioko partaideen arteko harremana hobetzeaz gain autoestimua, konfidantza alfabetizazio fisikoa eta bizitzarako gaitasunen garapena hobetzen laguntzen du. Beraz, zirkua ez da arte adierazpen modu bat soilik, hezkuntzarako bitarteko unibersal bat baizik. ○ Sormena estimulatuz gizarte gaitasunak lantzeko tresna egokia da bizipenetan oinarrituriko esperientzia bat den heinean.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Bigarren hezkuntzako maila guztietara dago zuzendua proposamen hau, baita oinarrizko lanbide heziketarako ere.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat eta egun berean gela gehigarri bat.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Aireko akrobazia, lurreko akrobazia, objetuen gaineko oreka eta malabareak lantzeko saioa ZIRKUOLA LANTEGIAN (2 ordukoa)
518€
BEZ salbuetsia 37/1992 dekretuaren 20.1.10 artikuluaren arabera
0€
Guztira BEZ barne 518€

Saioaren iraupena eta espazioaren programazioa dela eta egun bakoitzean gehienez bi saio.

 

Jardueraren deskribapena:

Zirku diziplina desberdinetan oinarritutako zirku saio bat DBHko zein oinarrizko heziketako ikasleentzat, gorputza mugimenduan jarri eta oinarrizko zirku diziplina ezberdinak lantzeko.

● Hasteko geure burua eta Zirkuola lantegia aurkeztu, zirkuari buruz duten ezagutza eta ikuspegiagatik galdetzeko tarte bat hartu.
● Beroketa artikularra musika batekin guk geuk gidatua eta beroketa joko dinamikoa.
● Txoko desberdinetan zirku diziplinen lanketa.
○ Lurreko akrobazia txokoa
○ Aireko akrobazia txokoa
○ Malabareen txokoa
○ Oreka txokoa
● Luzaketak
● Azkenik erakustaldi txiki bat eskeiniko dugu.

Bi orduko iraupenarekin (ordutegia eskolaren beharren arabera egokitu litezkeenak).


ZIRKUOLA LANTEGIA. Berdinki elkarteak kudeatzen duen Adunan aurkitzen den Zirkua eta arte eszenikoak euskaraz sustatzeko lantegia da. Zubitxiki industrialdean kokatua, ia 400 metro karratuko espazioa zirku diziplina ezberdinak lantzeko materialez hornitua.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Eskolak bertara desplazatzea bakarrik da beharrezkoa beste guztia Zirkuola lantegiak baliabideak jarriko ditu ekintza aurrera eramateko.

Jarduerari buruzko txostena:

Zirkuak gaitasun komunikatzaile eta transformatzailea dituela sinisten dugu. Edozein adinentzat da aproposa, beti egokitu daiteke jarduera, erabiltzailearen beharretara baliabide materialak eta jakintza izanda.

Zirku disziplinak lantzean lotura komunitarioak eta saioko partaideen arteko harremana hobetzea gain autoestimua, konfidantza, alfabetizazio fisikoa eta bizitzarako gaitasunen garapena hobetzen laguntzen dute. Horregatik, biharko gizartea osatuko duten partaide direnekin lantzea ezinbestekoa ikusten dugu balio horiek gizabanakoaren eraikuntzan garrantzitsuak direlako. Eta bizi dugun egoera berezi honetan gero eta
bakartuago eta digitalizatuago gaudelako.

Zirkua dantza edo antzerkia bezalako esparruak ingenieritza edo mekanika bezain, lanbide duin bilakatzeko, eskola inguruneetan ere jorratu behar diren alorrak direla argi daukagu.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Koldo Arakistain Irazusta (1985): Zarauzko Mamarro malabar elkartean ezagutu zuen zirkua. 2008an Bartzelonako Rogelio Rivel eskolan lur eta aireko akrobaziak ezagutu eta binakakoetan zentratu zen. 2013-14 APCCak antolaturiko ikastaro trinkoa ezberdinak burutu (formacion de formadores)

2016an Euskal Herrira itzuli eta Asvinenea arte eszenikoen laborategiko partaide egin zen. 2017 Zirkozaurreko Haztegia “Laborategi” modalitatean “Tenika espresatzeko hizkuntza
gisa” deituriko formakuntza burutu zuen (Pau Portabella). Honek antzerkian sakontzera eraman zuen. 2018 Artedramak Aulestin antolaturiko “Adel 18” egonaldian parte hartu zuen. 2017tik Gure Zirkua eta Malas compañiasten “PROZAK” lanaren emanaldiak uztartu zituen.

Irati Gonzalez Jaimerena (Irun,1986):Iratik 8 urtetatik gimnastika artistikoa praktikatu zuen geroago dantzan murgilduz. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatu
zen 2009an eta Heziketa Fisikoan diplomatu 2012an. Honez gain, Pilates MAT-eko monitore titulua lortu zuen 2011an eta Aisaldiko Zuzendari titulua 2014an. Ibilbide profesionala Heziketa Fisikoko irakasle moduan bideratu zuen; gimnasia artistikako eta akrosporteko irakasle eta hezitzaile moduan ere lan egin du. Pilates teknikan aditua da; eta teknika honek zirku diziplinatan izan dezakeen aplikazioaren esperimentazioan dabil.
Azken urteotan zirkuaren didaktika eta pedagogiara bideratu du bere lana eta hainbatetan izan da jendaurrean. Aireko oihaletan irakasle aritu da eta 2017an Iker Galarzak zuzendutako Gure
Zirkua proiektuko partaide izan zen 2019ra arte.

2019an Karrikan irabazi zuten eta Koldo eta Iratik orain =ki osatzen dute. 2020 an Amancay Gaztañagak zuzentzen duen Zestoako antzerki eskolan ibili ziren. 2021ean Euskadiko orkestra sinfoikoaren Musika gela egitasmoaren Cirkus emanaldian parte hartu zuen eta Txalaparta produkzioak eta Oreka TXren “Xarma” ikuskizunean ere elkarrekin aritu ziren zirku diziplina ugari landuaz. 2020tik gaur egun arte plazetan ibili dira “mikra”
emanaldia eskaintzen, Euskal Herrian, Espainian Frantzian eta Portugalen. Gaur Egun Berdinki-z gain Adunan kokaturik dagoen Zirkuola zirkua eta arte eszenikoak euskaraz sustatzen dituen lantegia kudeatu eta zirku eskolan irakasle bezala aritzen dira..