2024/04/06 10:00 - 22:00
Urtero ospatzen da jai hau eta dagoeneko, Mutriku herriaren izenari lotzen da arrain gozo hau. Berdel Egunean, herriko eta inguruko sukaldariek prestatutako errezeta ezberdinekin sukaldatzen da berdela, eta egun horretan Mutrikuko Portura hurbiltzen den jendeari dastatzera ematen zaizkio pintxo moduan. Urtero 25000 razio serbitzen dira, tartean pintxoak, berdel marmitakoa edo berdel errea izanik.
Jai hau herriko jendearen parte hartzeari esker egin daiteke eta urtero urtero, herriko emakume eta gizonek jai honen antolaketan doan egiten dute lan, elkarlanean Berdel Eguna aurrera aterata.