2024/10/27
-2025/03/23
Bisitariek gure mundua osatzen duten osagai kimikoak eta horien antolaketa ezagutu dezakete, elementu kimikoek gizakiarekin eta naturarekin daukaten harremana ikasten dute, eta kimikarien aurkikuntzen historiaz jabetu daitezke ere.
Taula Periodikoaren asmakuntzak izan duen garrantzia azpimarratzen dugu, eta, aldi berean, Elhuyar anaiak omentzen ditugu, 1783an Wolframa isolatu baitzuten, 1778an Real Seminario Patriótico Bascongadoko elkarteak Bergaran sortutako Laboratorium Chemicum-ean.
1. Aretoa: Taula periodikoaren bilakaera
Taula periodikoaren sorrera zientziaren historiako jazoera
adierazgarrietako bat da. Lehendabiziko aretoan taula periodikoa dago
erakusgai modu interaktiboan. Hala, haren funtzioa eta haren bilakaera
azaltzen dira egun duen konfiguraziora iritsi arte. Gainera, hura
osatzen duten elementu kimiko bakoitzaren ezaugarriak ageri dira.
2. Aretoa: Wolframaren aurkikuntza eta Elhuyar anaiak
Ikerketa zientifikoak gertaera, datu, erlazio edo lege berriak
ematea proposatzen du. Bergaran Elhuyar anaiek wolframioa isolatzea
lortu zuten 1783. urtean metodo zientifiko bat erabiliz. Bigarren
eremu honetan wolframioaren aurkikuntza eta Bergarak aurkikuntza
horretan izandako garrantzia jorratzen dira.
3. Aretoa: Oparotasunaren taula
Azken areto honetan ezagutuko dugu Kimikako Europako Elkarteak
(EuChemS) sortu eta Europako Parlamentuan 2019an aurkeztutako
Oparotasunaren Taula. Taula periodiko horretan elementu kimiko
naturalak jasotzen dira eta horietako bakoitza Lurrean oparoa ala
urria den islatzen da. Oparotasunaren taula lagungarri izango zaigu
zein baliabide babestu behar ditugun ulertzeko, izan ere, datozen
urteetan horien hornidura arrisku larrian dago.
Laboratorium Museoa
Museoak