Ondare bildumaren helburua da ondare historiko-artistikoari buruz eginiko ikerketak zabaltzea (adibidez, erretaulei buruzko bilduma), eta gure ustez eredugarritzat har daitezkeen zaharberritze arloko esku-hartzeak zabaltzea, beti ere, dagozkien azterketa eta ikerketekin batera.
Webgunea bisitatuGipuzkoako organorik adierazgarrienen aukeraketa. Organo horiei buruzko informazioa kontsulta daiteke, eta horietako batzuen soinua entzun ere bai.
Webgunea bisitatuArtxiboko argitalpen digitalak, paperean argitaraturiko liburuetatik datozenak (libururen bat agortuta dago), edo Interneten bakarrik aurki daitezkeen baliabide elektronikoak dira. Oraingoz, gure bildumetako 4 dira: Elkarlanak (ikastaro, erakusketa eta abarretatik datorren materiala), Ikerlanak (batez ere doktorego tesiak), Iturriak (transkripzioak, horiek ulertzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren azterketekin) eta Bekak (Gipuzkoari buruzko ikerketa historikoko bekekin eginiko lanak; bekak Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen ditu).
Webgunea bisitatuGipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitate artega, zuzen-zuzenean, ezagutzeko aukera eman nahi dizugu. Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz eta, era berean, garai horretaz ari diren bi liburu ere, edozein orduko errealitatera zuzen-zuzen iristea lortu nahi dugu.
Webgunea bisitatuArgitalpen monografikoen bilduma da Bertan, Gipuzkoako kultura eta paisaia ondarearekin loturiko alderdiei buruzkoa. Modu erakargarrian eta arinean daude argitaratuta, proposaturiko gaietan adituak direnen eta argazkilaritzako profesional adituen laguntzarekin.
Webgunea bisitatu