Esparru hau Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuan barneratzen da eta bere zeregin nagusia kultura ondareari dagokiona artako atal arkitektoniko, arkeologiko eta ez-materialean sailkatzea da.
Mendez mende oinordetzan hartutako interes bereziko ondasun hauek nahiz gainerako elementuak kontserbatu eta hedatzea.
Informazio gehiagoGipuzkoako iraganaren ezagutzari buruzko aurrerapena sustatu eta ekarpenak egitea Paleolitikoaz geroztiko aztarnak aztertuz.
Informazio gehiagoGipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Bildumen Zentroa da Gordailua. Haren helburu nagusia da lurraldeko kultura ondarea zaintzea, babestea eta balioa ematea. Gordailua elkargune bat da, eta hainbat titulartasunetako funtsak gordetzen ditu.
Informazio gehiagoArlo hau osatzen dute Gipuzkoako Artxibo Orokorrak (GAO) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak (GPAH). Lehena Tolosan dago eta bigarrena Oñatin, eta bigarren honen barnean sartu da, duela gutxi, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa.
Informazio gehiagoZeharkako izaera duten proiektuak garatzen dira, ondarea ikertu eta hedatzea; profesionalen prestakuntzan kolaboratzea; irizpide eta ezagutzak partekatzea; Lurraldeko beste eragile batzuekin kolaboratzea horien eskura bitarteko eta baliabideak ipiniz; Lurraldeko eta hartatik kanpoko eragileen ekimenak dinamizatzea; eta, finean, ezagutza sortu eta ahal dugun heinean hura eguneratuta mantentzen laguntzea dutenak xede. Halaber, Zerbitzu horretatik proiektu enblematiko izenekoak bultzatzen dira, beren konplexutasun, tamaina edo espezifikotasuna dela medio tratamendu berezia dutenak, gure ustez herritarrek ezagutu beharrekoak eta gainerako etorkizuneko esku-hartzeetarako erreferentzia gisa lagungarri izan daitezkeenak.
Ondarea orain: kultura ondarearen inguruko azken berritasunak arkeologian eta arkitekturan.
Proiektua ikusiZerbitzuaren esparru honek EHUko Udako Ikastaroen Fundazioarekin kolaboratzen du duela urte askoz geroztik, hainbat ikastaro antolatuz, hala eraikitako ondarearen eremuan nola arkeologiaren eremuan.
Proiektua ikusiOndarearen Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, Europako Batzordearen babesarekin eta, funtsean, herritarren eta bere ondarearen artean lotura bat finkatzeko asmoz ospatzen dira.
Proiektua ikusiJoan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez.
Proiektua ikusiSan Bartolome elizako tenplua XVI. mendekoa da zatirik handienean. Hiru nabez osatua dago, erdi puntuko arkuteriaz eta abside poligonalarekin.
Proiektua ikusiAlbizturreko udal barrutian kokatutako erdi aroko gaztelu harkaitzezko horretan indusketa arkeologikoko kanpaina ugari burutu ziren 1992-1997 bitartean, Bartzelonako Unibertsitateko Iñaki Padillaren zuzendaritzapean.
Proiektua ikusi2018ko uztailaren 5ean Deba eta Mutriku arteko zubia kolapsatu egin zen. Erdiko zubi-bularra asentatu egin zen, erdiko bi gangak kaltetuz, eta desplazamenduak, tortsioak, harlanduaren galerak eta arrakalak sortu ziren.
Proiektua ikusi