Dokumentazioaren Ebaluaketa eta Hautapenerako Foru Batzordea

Batzorde hau diziplina anitzeko kide anitzeko organoa da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (Foru Administrazioak zein Administrazio instituzionalak- organismo autonomoek eta foru enpresa-entitate publikoek-) sortutako dokumentazioa baloratzeaz arduratzen da.

Batzordearen helburu nagusia dokumentazioaren bigarren mailako balioa (balio informatiboa eta historikoa) zehaztea da, dokumentazioak lehen mailako balioa galdu ondoren (balio administratiboa eta balio legala, fiskala eta juridikoa). Beste hitzetan esanda, dokumentazioak bere bizitza administratiboa amaitzean, bere helmuga definitu behar da: suntzitzea edota betirako kontserbatzea.