MEZENASGOA

 

Kultura gizarte baten aberastasunaren zutabe nagusietako bat da. Erakundeen funtsezko zeregina da mezenasgoa sustatzea eta babestea, baina zeregin horretan ezin dira bakarrik egon eta ez dute bakarrik egon behar, herritarren parte hartzea behar baitute.

Mezenas izateak esan nahi du, gure ekarpen ekonomikoekin kultura sostengatzeko erantzukizuna partekatzeaz gain, kultura erabakitzeko eta orientatzeko gaitasuna ere badugula, babestu nahi ditugun proiektu artistiko eta kulturalen bitartez.

 

Zer da mezenasgo kulturala orduan?

Interes sozialtzat jotako kultur proiektu edo jarduerak burutzeko parte hartze pribatua da mezenasgoa.

 

Nola egin daitezke ekarpenak kulturari?

Kultur mezenasgoa modalitate hauen bitartez egin daitezke:
a)    Dohaintzak eta legatuak.
b)    Erabilera maileguak edo komodatua.
c)    Enpresen arteko lankidetza hitzarmenak.

 

Ba al dago zerga onurik kultura babesteagatik?

Foru arauak babestutako jarduera edo proiektuei egiten zaizkien ekarpen, dohaintza edo legatuek pizgarri fiskalak izango dituzte.

Horretarako, dohaintza hartzaileak Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudia aplikatzen zaion zergaduna izan beharko du.

 

Zein arau ezagutu beharko nuke?

Kultur mezenasgoko jarduerak honako foru arau hauetako baten bidez babestu daitezke:

•    2/2019 Foru Araua, otsailaren 11koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kultur mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriak arautzen dituena

•    3/2004 Foru Araua, apirilaren 7koa, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoa.

 

Kontuan hartu behar da foru arau bakoitzean jasotzen diren  zerga onurak bateraezinak direla ekarpen berberetarako.

Araudira sar dezakezu eta Araudia atalean deskargatu.

Halaber, zerga pizgarrien laburpena eskura dezakezu, «Mezenas izan nahi dut» atalean

 

 
 
2018
2019
2018
2019
2018
2018
2019
2019
2018
2018
Harremanetarako
Telefonoa: 943 11 28 90