Gogoratu, kasu hauen artean bazaude, zure proiektua interes sozialekotzat hartu da dagoeneko eta ez duzula eskaerarik egin behar:
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskaltzaindiak, Espainiako Institutuak eta bertan integratuta dauden Errege Akademiek, Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak antolatutakoak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen edo babesten dituenak hitzarmen edo dirulaguntzen bidez, eta kultur mezenasgoaren onuradun diren entitateek eginak badira.
Zure kasua ez bada eta zure kultur proiektu edo jarduerarako interes sozialeko deklarazioa eskatu nahi baduzu, honako hau egin behar duzu:
1. Kultur proiektu edo jarduera bakoitzeko eskaera aurkeztu behar duzu Kultura Departamentuak ezarritako ereduaren arabera.
2. Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:
o Kultur proiektuaren edo jardueraren memoria xehatua, proiektuaren edo jardueraren hasiera eta amaiera datak adierazita.
o Gastuaren aurrekontua.
Bi kasuetan, lehendabizi Kultura Departamentuarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu, orientatzeko eta zuen zalantzak argitzeko. Horretarako, lehendabizi formulario sinple bat bete behar duzue.
Noiz aurkeztu daiteke?
Edozein unetan, betiere kultur proiektua edo jarduera hasten den ekitaldiaren barruan eta, nolanahi ere, abenduaren 31 baino lehen.
Non aurkeztu behar da eskaera?
Eskaerak, erantsi beharreko gainerako dokumentazioarekin batera, Kultura Departamentura zuzenduko dira modu telematikoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan.
Noiz erantzungo didate?
Eskatzaile bakoitzari ebazpena emateko eta jakinarazteko epea 6 hilabetekoa da eskaera aurkezten den egunetik hasita. Administrazio-isiltasuna ezestekoa izango da.
Nora jo dezaket zalantzarik izanez gero?
Gurekin harremanetan jarri zintezke Harremanetarako atalaren bidez.