Mezenasak eduki nahi ditut!

 

Nahiz eta zerga pizgarriak ez izan pizgarri nagusia kultur proiektu edo jarduera bati laguntzeko garaian, jakin beharko zenuke zure babesleek izan ditzaketen zerga pizgarriak, horien berri eman ahal izateko.


Zer da kultur proiektu edo jarduera?

Kultur mezenasgoaren ondorioetarako, otsailaren 11ko 2/2019 Foru Arauaren babesean, kultur proiektu edo jardueratzat hartzen dira honako hauekin zerikusia dutenak:

a)    Zinematografia, ikus-entzunezko arteak eta multimedia arteak.
b)    Arte eszenikoak, musika, dantza, antzerkia eta zirkoa.
c)    Ikusizko arteak, arte plastikoak edo arte ederrak, argazkilaritza eta diseinua.
d)    Liburua eta irakurketa, literatura argitalpenak eta argitalpen fonografiko eta zinematografikoak.
e)    Gipuzkoako kultur ondare material eta ez-materiala ikertu, dokumentatu, kontse-rbatu, zaharberritu, berreskuratu, zabaldu eta sustatzea.

 

Noiz hartzen da interes sozialeko kultur proiektu edo jardueratzat?

Hainbat proiektu, berariazko adierazpenik egin gabe, interes sozialekotzat hartzen dira, eta honako hauek dira:

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskaltzaindiak, Espainiako Institutuak eta bertan integratuta dauden Errege Akademiek, Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak antolatutakoak.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen edo babesten dituenak hitzarmen edo dirulaguntzen bidez, eta kultur mezenasgoaren onuradun diren entitateek eginak badira.


Kultur mezenasgoa jaso nahi duten  gainerako pertsona edo entitateek eskatu behar dute antolatu edo garatuko dituzten kultur proiektu edo jarduerak berariaz hartu daitezela interes sozialekotzat, kultur mezenasgoaren onuradun izate aldera.


Zein pertsona edo entitate izan daiteke kultur mezenasgoaren onuradun?


f)    Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Administrazioko entitateak, bai eta administrazio horiei lotuta dauden edo haien menpekoak diren organismo autonomoak eta zuzenbide publikoko entitateak ere, kulturaren esparruan jarduten dutenean.
g)    Euskaltzaindia, Espainiako Institutua eta institutu horretan integratuta dauden Errege Akademiak.
h)    Eusko Ikaskuntza, eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea.
i)    Irabazi asmorik gabeko fundazio edo elkarteak, kultur jarduerak edo programak garatzen dituztenean eta Euskal Autonomia Erkidegoko kasuan kasuko erregistroan inskribatuak.
j)    Zerga egoitza Gipuzkoan duten pertsona fisikoak, jarduera artistikoak ohikotasunez gauzatzen dituztenean, baldin eta haien negozio zifraren zenbateko garbia ez bada izan aurreko urtean 200.000 eurotik gorakoa.

 

Zer gerta daiteke nire entitateak edo proiektuak ez baditu baldintzak betetzen?

Ezin bazara kultur mezenasgoaren onuradun izan, honako hauek egiaztatu beharko dituzu:

Interes orokorreko helburuekin lotutako mezenasgoaren onuradun izatea. Kasu horretan, babesleek ere zerga pizgarrien onuradun izan daitezke. (3/2004 Foru Arauak, apirilaren 7koak)

Zure proiektua aurtengo mezenasgoko lehentasunezko jarduera izatea.

 

Zer egin dezaket interes sozialeko deklarazioa lortzeko?

Eredu normalizatuaren arabera bete beharko duzu eskaera eta modu telematikoan aurkeztu, harekin aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan.

 

Beharrezko informazio guztia Eskaerak atalean aurkituko duzu.

 

Zer betebehar gehiago bete behar dut?

•    Proiektua edo jarduera adostutako balditzetan betetzea eta hura egiaztatzea.

•  Mezenas bakoitzari urtean egindako ekarpenen ziurtagiri bat ematea, Ogasunean aurkeztu dezaten eta dagozkion zerga pizgarrien onuradun izan daitezen (ikusi eredu orientagarria).
Horretarako, dagokion foru araudian jasotako argibideak eta baldintzak jarraitu beharko dituzu.

•   Gipuzkoako Foru Ogasunari jakinaraztea egindako ziurtagirien edukia, ezarritako eredu eta epeetan. (182 eredua, urtarrilaren 1etik 30era).
 

 
 
2018
2019
2018
2019
2018
2018
2019
2019
2018
2018