Tramitea / Zerbitzua | Helburua |
---|---|
Hirugarren pertsonei museoetako barruko edo kanpoko espazioak lagatzea hainbat jardueratarako: hitzaldiak, aurkezpenak, ospakizunak, elkarrizketak, etab. | |
Arte alorreko ikasketa espezializatuak egiteko bekak eta beken luzapenak. Ikasketa alor hauek sartzen dira:
Beka hauen xede diren ikastaroek gutxienez 4 eta gehienez 10 hilabete jarraituko iraupena izan beharko dute, eta deialdiaren urteko irailaren 1etik hasi eta hurrengo urteko azaroaren 30a bitartean egin beharko dira. Bekek gehienez luzapenaldi bat izan dezakete, berau eman eta hurrengo urtean. Horretarako dagokion hurrengo urteko deialdian eskaera aurkeztu beharko dute. | |
Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzea bere jabetzako edo kudeaketako ondare dokumentuak lagatzeko aldi baterako erakusketetarako edo museo espazioetarako (Tolosako Gipuzkoako Artxibo Orokorrean edo Oñatiko Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikokoan dauden dokumentuak). | |
Ondare interes handiko ondasunak Foru Aldundiari lagatzeko eskaintza | Gordailuari edo foru museo bati ondare interesa duten objektuak (interes etnografikoa edo artistikoa) inolako kontraprestazio ekonomikorik gabe emateko eskaintza. |
Ondare interesa duten dokumentuak GFAk eskuratzeko eskaintza | Gipuzkoako Foru Aldundiari ondare intereseko dokumentuak edo artxiboak saltzeko eskaintza Gipuzkoako Artxibo Orokorrean (Tolosa) edo Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan (Oñati) gordetzeko eta hedatzeko. |
Ondare ondasunak aldi baterako lagatzeko eskaintza, kontraprestazio ekonomikorik gabe (Komodatua) | Erakunde edo pertsona partikular batek bere ondare bilduma aldi baterako lagatzeko eskatzen du, Gordailun komodatuan gordetzeko |
Ondare-izaerako entitateei eta elkarteei zuzendutako diru laguntza izendunak | Ondare-izaerako entitatei eta elkartei zuzendutako dirulaguntza izendunak. |
Ondare-izaerako erakunde eta elkarteentzako zuzeneko dirulaguntzak 2024 | Ondare-izaerako erakunde eta elkarteentzako zuzeneko dirulaguntzak |
OREKA diru laguntzak: egitasmo egonkorrak dituzten kultur elkarteentzako | Diru laguntza hauen helburua honako hau da: kulturaren esparruko irabazi asmorik gabeko erakundeek Gipuzkoan egiten dituzten eta interes, espezializazio eta/edo berezitasun handia duten eta lurraldearen kultura eskaintzari ekarpen esanguratsua egiten dioten kultura izaerako jardueren finantzaketan laguntzea. Dirulaguntza deialdi hau bi urtetarako da, 2023 eta 2024, beraz 2024an ez da deialdirik egingo, hurrengoa 2025-2026koa izango da.
|
Raúl Guerra Garrido beka, artistei zuzendua jatorrizko lana sortzeko | Artistek jatorrizko lanak sortzeko «Raúl Guerra Garrido» beka. |
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.