2021-10-06

12:30

Adituekin terrazan. Nerea Luisekin. Adimen artifizialari buruz gehiago jakiteko.

 

2021-10-05

12:30

Adituekin terrazan. Fernando Saénz de Ugarte Dantzaz konpainiako zuzendari orokorrarekin

 

2021-10-05

9:30

Solasaldia. Kultura burbuila talde gisa?

 

2021-10-01

11:00

Prentsaurrekoa

 

db w-100 h-auto

 

Kultura eta enpleguari buruzko jardunaldiak

UPV/EHU. Gipuzkoako Campusa. Donostia / San Sebastián

2021 / 10 / 05-06

 

HI, ZERTAN ARI HAIZ?

Sormena eta enplegua uztartuz bidea jorratzen

Pandemiak, gure bizitza eten duen elementu horrek, ezbeharra ekarri dio kulturaren eta sormenaren sektoreari. Etenik ez duen krisi hori kultur panoramaren elementu bihurtu da ia.

Krisi sistemikoa, etengabeko krisia, krisi existentziala, krisi pandemikoa.

Krisi pandemiko honen ondorioz, eragile publikoek zein pribatuek azterketak eta sektoreko eta azpisektoreko analisiak egin dituzte beharrei antzemateko eta erantzunak bilatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldunditik, Kbulegoak azterketa kuantitatiboak eta kualitatiboak egin ditu, eta horiei esker, kultur sorkuntzaren esparruko prekarietate egoera modu argiago batean ikusi ahal izan da.

Panorama askotan etsigarri horren aurrean, ulermen faltatik eta ulertzeko zailtasunetik galdera errepikari bat sortu da:

Hi, zertan ari haiz?

Une batez gelditu beharra dago bi jardunalditan kezkatzen gaituen gai horietako bati buruz hausnartzeko:

Enplegua eta kultura sormena

Kultura sormenaren eta enpleguaren (edo langabeziaren) ikuspegiak landu, kritikatu eta astinduko ditugu, eta lau ikuspegi espezifiko sortuko ditugu:

MERKATUA. Gipuzkoako kultura sektorearen merkatuaren gaur egungo egoera eta potentzialtasunak diagnostikatuz eta islatuz.

EKOIZPENA. Gipuzkoako eragileen berrasmatze kasuak ezagutuz, RIS-3 Euskadi estrategiako ICCen ikuspegian jasotako diziplinetatik.

LEGEZKO EGITURA. Gipuzkoan sortzen dituztenek dituzten eskubideak ezagutu eta aldiarrikatzeko beharraren inguruan lan eginez.

PUBLIKOA ETA BEZEROA. Gipuzkoako eta haratagoko publikoarekin eta bezeroekin interakzioa erraztuko duten tresnak bilatzen eta parametrizatzen.

Horretarako hemengo eta hango jendea izango dugu. Era guztietako esperientziekin, arnasa hartuz eta botaz, orainaldi hau eta beste etorkizun batzuk irudikatu ahal izateko.

Bi egunez, goizez eta arratsaldez, kultura eta enplegua hizpide izango dituzte hainbat adituk eta arituk, elkarrizketa eta eztabaida guneak irekiko dira, eta ikastaroetan murgildu eta praktika onak ezagutzeko aukera izango da.

Marina Garcesek dioen bezala…

Etorkizuna ondo irudikatutako oraina baino ez da.