Hi, zertan ari haiz?

 
Instagram

Jardunaldia

Pandemiak, gure bizitza eten duen elementu horrek, ezbeharra ekarri dio kulturaren eta sormenaren sektoreari. Etenik ez duen krisi hori kultur panoramaren elementu bihurtu da ia.
Krisi sistemikoa, etengabeko krisia, krisi existentziala, krisi pandemikoa.

Krisi pandemiko honen ondorioz, eragile publikoek zein pribatuek azterketak eta sektoreko eta azpisektoreko analisiak egin dituzte beharrei antzemateko eta erantzunak bilatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldunditik, K bulegoak azterketa kuantitatiboak eta kualitatiboak egin ditu, eta horiei esker, kultur sorkuntzaren esparruko prekarietate egoera modu argiago batean ikusi ahal izan da.
 
Antorcha

Egitaraua

Jardunaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatu ditu, UPV/EHU Gipuzkoako Campusarekin elkarlanean.

Jardunaldia bi egunez egingo da, Carlos Santamaria zentroan, aurrez aurre eta edukiera mugatuta. Hainbat jarduera streaming bidez emango dira.
8:30 - 9:00
HARRERA. Ongietorri pack-a ematea
9:00 - 9:30
ONGI ETORRIA. Harkaitz Millán Etxezarreta, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako Foru Diputatua, eta Agustin Erkizia Olaizola, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordearen eskutik. Tessa Andonegik aurkeztuta.
9:30 - 12:00
SOLASALDIA. Kultura burbuila talde gisa? Enplegua dibertsifikatzea kultura- eta sormen-industrietan, azterketa bat teknologiatik eta Europako funtsetatik. Parte-hartzaileak: Belén Elisa Díaz, Antonio Gucciardo, Oscar Astier (Wetak) eta Inma Ballesteros. Moderatzailea: Álvaro Fierro. Jarduera gaztelaniaz izango da eta aldi bereko euskarazko itzulpena eskainiko da. Streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.
 
Atsedenaldia
12:30 - 14:00
ADITUEKIN TERRAZAN. Fernando Saénz de Ugarte Dantzaz konpainiako zuzendari orokorrarekin, dantzaren sektorean enplegua eta profesionaltasuna sustatzeari buruz hitz egingo duena. Jarduera euskaraz izango da eta aldi bereko gaztelaniazko itzulpena eskainiko da. Streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.
12:30 - 14:30
TAILERRA Abentájame taldearekin. Nola aurkeztu nire proposamena modu bakar eta ezberdinean (bereizian)? Teresa Aranzibiak zuzenduko du tailerra Gaztelaniaz izango da eta aurrez aurre bakarrik parte hartu daiteke.
 
Atsedenaldia
16:30 - 18:30
DINAMIKA ETA JARDUNBIDE EGOKIEN KASUAK "Ohar mentalak etorkizunetik". Miren Lauzirikak gidatuta. Artaziak, UluMedia eta Garikoitz Murua. Jarduera hau euskaraz izango da, eta aurrez aurre bakarrik parte hartu daiteke.
9:00 - 9:30
HARRERA. Ongietorri pack-a ematea
9:30 - 12:00
SOLASALDIA. Gailetak edo gogo handia. Kultura- eta sormen-sektorea: publikoak, bezeroak, eskubideak. Parte-hartzaileak: Ainara LeGardon, Karin Ohlenschläeger, Eduardo Maura eta Iris Sofía Hernández. Moderatzailea: Aintzane Gamiz. Jarduera gaztelaniaz izango da, eta aldi berean euskarara itzuliko da, kasu honetan, ez da streaming bidez jarraitzeko aukerarik egongo.
 
Atsedenaldia.
12:30 - 14:00
ADITUEKIN TERRAZAN. Nerea Luisekin. Adimen artifizialari buruz gehiago jakiteko. Jarduera gaztelaniaz izango da, eta aldi berean euskarara itzuliko da, streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.
12:30 - 14:30
TAILERRA. Fokua jartzen zure negozioan eta zure balio bereizgarrian kultura- eta sormen-ekosisteman. Erakutsi, indartu edo birdefinitu zure proiektua Kultursistema plataformarekin. Lander Balzak zuzenduko du tailerra, Conexiones Improbables taldeko kidea
Jarduera euskaraz izango da eta aurrez aurre bakarrik parte hartu daiteke.
 
Atsedenaldia.
16:30 - 18:30
DINAMIKA ETA JARDUNBIDE EGOKIEN KASUAK "Ohar mentalak etorkizunetik". Miren Lauzirikak gidatuta. Esperientziak: La Harinera, Koldo García (Madpixel) eta Fran Quiroga. Jarduera gaztelaniaz izango da eta aurrez aurre bakarrik parte hartu daiteke.
ULU Media

Podcastetan eta kalitatezko audio proiektuetan lan egiten dugu: ideiaren kontzeptutik eta egituretatik hasita, hura gauzatu, ekoitzi eta banatu arte.

Óscar Astier

Teknologia berriek sortzen dituzten aukerekin pozik dagoen enpresari bat da. 1995ean ikasketak amaitu ondoren, Arista sortu zuen, publizitate digitalaren lehen agentzia. Esperientziarik eta dirurik gabe, baina ilusio eta ahalegin handiarekin, estatuko komunikazio eta publizitate talde handiena bihurtu zuen kapital %100 nazionalarekin. Lau egoitza Espainian zituen, eta beste hiru atzerrian.

Nerea Luis

​Nerea Luis Konputazio Zientzietan doktorea da, eta Inteligentzia artifizialeko ingeniariari gisa lan egiten du Singularren, non besteak beste, Machine Learning eta Computer Visionekin lotutako proiektuen buru da. Dibulgazioaren, adimen artifizialaren eta robotikaren zale amorratua da.

Miren Lauzirika

Art for Life taldearen sortzailea eta talde eta erakundeentzako metodologia berritzaileetan aditua. 2010az geroztik, lan munduari aplikatutako sormenaren aholkulari gisa dihardu Prozesu estrategikoak eraikitzen eta eskuratzen ditu. Art for Lifek funtsezko hiru eraldaketa ardatz aztertzen ditu: Ikaskuntza esperientzialeko prestakuntza programak; aholkularitza sortzailea proiektuetan modu parte hartzailean aurrera egiteko; pentsatzeko jardunaldiak tresna sortzaileen laguntzarekin.

Koldo García

Jatorriz diseinuaren arloan egin zituen ikasketak, eta, 1999an, The Mad Pixel Factory (Madpixel) sortu zuen beste batzuekin batera. Proiektu teknologikoak garatzen dituen enpresa da, eta 2010etik ondare artistikoaren digitalizazioan espezializatuta dago.

Karin Ohlenschläger

LABoral Industria Arte eta Sorkuntza Zentroko zuzendari artistikoa 2016 eta 2021 artean. Arte Garaikideko Institutuko (2011-2012) eta arte, zientzia, teknologia eta gizartearen Bankete Fundazioaren lehendakaria izan da, eta baita MediaLab Madrilgo sortzailekidea eta zuzendarikidea ere (2002-2006).

Iris Hernández

Iris Sofía Hernández Gómez (Agadir, 1995). Mediterraneoko eta Ekialde Ertaineko Nazioarteko Harremanetan graduatua eta Kultura Politiken Masterra Sciences Po Paris unibertsitatean, eta urtebeteko ikasketak Kairoko Amerikako Unibertsitatean (Egipto).

Inma Ballesteros

​Artearen Historiako «Europako Doktorea» aipamena duen doktorea, «European Diploma in Cultural Project Management» eta Europar Batasuneko Zuzenbideko Masterra. Ballesterosek esperientzia handia du kultura-sektorean Espainian, Italian, Perun, Guatemalan eta Nikaraguan. 2015az geroztik, Alternativas Fundazioaren Kultura eta Komunikazio Behatokia zuzentzen du, eta Espainiako kulturaren egoerari buruzko txostena eta Kultura Industrien Foroa egiteko lanak koordinatzen ditu.

Harinera ZGZ

Harinera ZGZ San Jose auzoan kokatzen den espazio sortzailea da. Sortzeko eta lankidetzarako leku bat, eskuak zikindu ahal izateko. Sormenaren bidez parte hartze aktiboa, ahalduntzea eta hiri espazioaren eraldaketa helburu ditu zentro honek.

Garikoitz Murua

GKo Gallery 2008an sortu zen Tolosan (Euskal Herrian), gaur egungo kale-artea sortu eta zabaltzeko gune gisa. Harrezkero, eskualde-erreferente gisa finkatu da, erakusketa- eskaintza zabala duelako, baita nazio eta nazioarte mailan kudeatutako hainbat proiektu ere.

Fran Quiroga

Ikertzaile transdiziplinarra. Politika Zientzietan lizentziaduna da Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Cork, Minho, A Coruña eta Granadako unibertsitateetan ikasi du, eta Informazioaren Teknologietako Masterra du.

Fernando Saenz de Ugarte

Kultura-kudeatzaile eklektikoa, «zientzietako» prestakuntzatik abiatu zena (geologoa da), animazio soziokulturalean eta sozioedukatiboan eta kultura-kudeaketan aritzeko, nazioarteko giza eskubideen esparruko esperientziak, joko eta jostailu tradizionalei buruzko azterlanak edo hazkuntza eta etxea alde batera utzi gabe. Dantzaz konpainian aritu da 2012. urteaz geroztik, hura berregituratzeko eta sendotzeko lan egiten du, lan tresna nagusi gisa berrikuntza eta elkarlana erabiliz.

Eduardo Maura

Eduardo Maura Estetika Moderno eta Garaikideko irakaslea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Bizkaiko diputatua izan zen 2015 eta 2019 artean, bai eta Kulturako Batzordean bozeramailea eta Diputatuen Kongresuko artistaren estatutua egiteko azpibatzordeko kidea ere.

Belén Elisa Díaz

Enpresen Antolaketan eta Sormen Ekonomian doktorea (2015). Arte Ederretan lizentziaduna (1991) eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (1993). Ia 30 urte igaro dira lizentzia bikoitza egin zuenetik, eta ordutik hona ekonomiaren eta kulturaren artean beharrezkoa den elkarrizketa sustatzen aritu da. Arkitekturako goi mailako ikasketak ere baditu (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, 1998-2010); eta baita Musika eta Pianoko Titulazioa ere (Ourenseko Kontserbatorio Ofiziala, 1975-1987).

Artaziak

Artaziak gizarte ekimeneko kooperatiba bat da, eta arte hezkuntzaren eta kultura-bitartekotzaren eremuan lan egiten du. Ikaskuntza prozesuak bultzatzen ditugu, non praktika eta metodologia artistikoak jakintzak partekatzeko, eraikitzeko eta eraldatzeko tresnak diren. Elkarrizketan oinarritutako errealitate eta erlazio berriak sortzeko truketzat eta espaziotzat hartzen dugu hezkuntza.

Antonio Gucciardo

​Antonio Gucciardo aditua da kultura-erakundeen eta nazioarteko organismoen kudeaketan. Abokatua, Kultura Turismoaren Zientzietan doktorea (UNIPA, Italia), Kulturaren Ekonomian espezializatua, eta inbertsio ekonomikoetarako eta gizarteratzeko kulturarteko bitartekaria (UNIVE, PV III eta UAB) ere bada. 2005etik, Interartseko gerentea da (Bartzelonan, Perun eta Kosovon du egoitza). Irabazi asmorik gabeko erakunde bat independentea da, eta giza garapena sustatzen du kulturaren bidez

Álvaro Fierro

Álvaro Fierro Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta ekonomiako irakaslea Mondragon Unibertsitatean. Bere prestakuntza akademikoa eta profesionala ekonomia aplikatuaren eta kulturaren eremuan oinarritzen da.

Aintzane Gamiz

Giza Eskubideetan Espezializatutako Gizarte Hezitzailea, Coach-a, Talde-Bideratzailea eta Aktorea. Gaur egun, psikodramako master bat egiten ari da, eta bide hori aukeratu du bere lan-esparru guztiak nolabait saretu nahi dituelako.

Ainara LeGardon

Ainara LeGardon musika eta artista autogestionatua da, 25 urtetik gorako esperientzia duena. Era berean, kultura-kudeaketa eta jabetza intelektualaren arloan ikerketa eta dibulgazio lan handia egin du.