Atzealdea Iris Hernández
Iris Sofía Hernández Gómez (Agadir, 1995). Mediterraneoko eta Ekialde Ertaineko Nazioarteko Harremanetan graduatua eta Kultura Politiken Masterra Sciences Po Paris unibertsitatean, eta urtebeteko ikasketak Kairoko Amerikako Unibertsitatean (Egipto).
Ekoizpena kultura berrikuntzaren inguruan bideratzen du, ikerketarako eta gizarte eraldaketarako tresna gisa, eta kultura-politika publikoetan duen inpaktuaren inguruan.
Programa hauetan parte hartu du: Imagina Madrid, Intermediae, Matadero, Grigri Pixel (Medialab-Prado), Thanks for Nothing (Noche en Blanco en París 2018) eta Tandem Paris-Madrid 2017. 2018az geroztik, kultura proiektu independenteak diseinatzen eta inplementatzen ditu, hala nola Ein-el Fan, ondoren Memento x Arganzuela eta, gaur egun, Galaxxia, Locus - proyecto de arte y salud mental eta El Cinorrio - Laboratorio rural en Villanueva de la Vera.
«Hi zertan ari haiz?» jardunaldietara joango da. Galaxxiaren izenean, kultura-langile millennialen sarea, gaur egungo kultura-sektorearen heterogeneotasunean kokatzen dena ikuspegi kritiko batetik, subjektibotasun feministak eta internet ondoko arokoak aintzat hartuz. Pentsamendu prozesu baten oinarritik abiatuta, kultur sektore hegemonikoa elkarrekiko laguntzan oinarrituta zalantzan jartzen duen kultur programazioa planteatzen dute.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.