Atzealdea Koldo García
Jatorriz diseinuaren arloan egin zituen ikasketak, eta, 1999an, The Mad Pixel Factory (Madpixel) sortu zuen beste batzuekin batera. Proiektu teknologikoak garatzen dituen enpresa da, eta 2010etik ondare artistikoaren digitalizazioan espezializatuta dago. Madpixelen, arte zuzendari, proiektu zuzendari eta CEO lanak egin ditu, eta, gaur egun, Second Canvas produktu eremuko buru da (museoetako eduki digitalizatuekin esperientziak sortzeko software soluzioen suite bat). Second Canvas proiektuak nazioarteko hainbat aipamen eta sarirekin aintzatetsi dituzte, eta EBren babesa izan dute H2020 bezalako programen bitartez. Duela gutxi WE LOVE GLAMS sortu du, kulturaren sektoreari ere zuzentzen zaizkion beste ekimen batzuk sustatzeko eta bideratzeko, hala nola digitalizazioari / eraldaketa digitalari buruzko aholkularitza proiektuak eta sektore berari aplikatutako soluzio teknologikoen garapena. The Mad Videoren (San Frantzisko, AEB, 2011-2016) sortzaileetariko bat izan da (online bideo interaktiboak sortzeko plataforma bat da), eta beste startup batzuetan parte hartu izan du edo horien mentore izan da.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.